Elutxeta eta Argarate arteko bidea moztuta gaueko haizeak zuhaitz handi bat bota ostean

2020·10·21
Haizeak gogor jo du gauean eta eraginak izan dira herriko hainbat lekutan. Elutxeta eta Argarate arteko bidean esaterako, zuhaitz handi bat erori da eta errepide hori moztu egin da bai Urnietako aldetik eta baita Lasarteko aldetik ere. Garbiketa lanak egiteko eta errepidea berriro irekitzeko bi egun beharko dira gutxienez.
Berrasoeta parkeko zuhaitz bat apurtzear
Bestalde, Berrasoeta parkeko zuhaitz bat apurtzear da eta ondorioz, bertatik inor ez igarotzeko segurtasun eremua ipiniko da. Zati hori kentzeko lanak bihar gauzatuko dira, izan ere, ezinbestekoa da jasogailua eramatea.
Herriko beste puntu batzuetan ere nabaritu da haizearen eragina eta besteak beste, edukiontzi batzuk botata azaldu dira. Dena den, guztiak bere ohiko lekuetan ipintzen ari dira udal langileak.
AGENDA
Covid-19 Urnietan
Azken 14 egunetako kasuak 100.000 biztanleko | |
400 kasu edo gehiago | |
300 eta 399 kasu artean | |
60 eta 299 kasu artean | |
60 kasu edo gutxiago | |
Eraginik gabe edo 5.000 biztanle baino gutxiago udalerrian |
*Datuen jatorria: OpenData Euskadi
**14 eguneko tasa 100.000 biztanleko. Tasak kalkulatzeko EUSTATen Biztanleen Udal-Erroldaren Estatistikan 2020ko urtarrilaren 1erako argitaratutako biztanleria hartzen da.