Aplikazio habiaratuak
Albisteak
Atzealdea Elkarteen Etxeko tabernarako proposamenak egiteko epea zabalik
2023·04·05
Eraberritzen ari den eta Elkarteen Etxea bihurtuko den San Juan 42ko eraikinak taberna bat edukitzen jarraituko du, eta horren lizitazioa lehiaketara atera berri da. Jarduera 219,41 m2 inguruko azalera erabilgarri batean egingo da, sukaldea, taberna, jantokia, tabernako biltegia, komuna, sarrerako korridorea, banaketa-gunea eta garbiketa-gela barne.
Proposamenak maiatzaren 2ra arte
Taberna ustiatu nahi dutenek maiatzaren 2ko 14:30ak arte aurkez ditzakete proposamenak. Proposamenak paperean zein telematikoki aurkeztu ahal izango dira.
Aurkezteko modua
Proposamenak Bertan bulegoan aurkeztu beharko dira, lizitazio-pleguetan ezarritako argibideak jarraituz.
Kontratuaren iraupena
Kontratuaren epea bi urtekoa izango da, kontratua formalizatu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita, eta urtebeteko bi luzapen egin ahal izango dira, guztira gehienez lau urterako.
Informazio guztia
Lizitazio honi buruzko informazio guztia nahi duten interesdunek sektore publikoko kontratazio-plataforman aurki dezakete.