Edukira joan

Urnietako udalaren logotipoa

Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Habiaratutako portletak
Albisteak
Atzealdea

Elkarretaratzea gauzatu da Ukraniako herriari babesa erakusteko

.

2022·03·09


Urnietako Udalak 5 minutuko elkarretaratze isila egin du Errusiaren inbasio militarra gaitzesteko eta egoera latz honetan hainbeste sufritzen ari den Ukrainako herriari babesa adierazteko.

Laguntza emateko bideak

Bestalde, edozein motatako laguntza (janaria, erropa, dirua…) bidaltzeko interesa duten herritarrek ondorengo helbidera idazteko aukera dute. Bertan emango zaie laguntza hori bideratu ahal izateko informazio guztia.

  • errefuxiatuak@euskadi.eus

Errefuxiatuak

Era berean, errefuxiatuei buruzko laguntza jasotzeko, harremanetan jar daitezke Udaleko Gizartekintza sailarekin. Bertatik, CEAR-ekin edo Gurutze Gorriarekin kontaktu zuzena ahalbidetuko da.

  • 943 00 83 49

3.000 euroko laguntza Udalak

Udalak ere bere ekarpena egin nahi du muturreko egoera krudel honetan laguntzeko, eta horrela, 3.000 euro bideratuko ditu laguntza humanitario gisa, Gurutze Gorriaren bidez kudeatuko dena.


Banner-a
Web edukia bistaratu

Jarrai gaitzazu Youtuben

Web edukia bistaratu

INFORMAZIO
GUZTIA ESKURA
KLIK BATEAN

  Twitter   Facebook   YouTube

Web edukia bistaratu
AGENDA KULTURALA

AGENDA