Elkarretaratzea egin da Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Egunean
2020·11·26
Elkarretaratzea egin zen atzo arratsaldean San Joan plazan Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Egunean. Elkarretaratzearen bidez emakumeek edozein esparru eta testuingurutan jasaten dituzten diskriminazio ugarien ondorioz sortzen den edozein indarkeria matxistaren aurkako gaitzespen irmoa erakustsi nahi izan zen, indarkeria hori desagerrarazten saiatzeko.
Elkarretaratzean indarkeria matxistaren zeharkako biktimen aitortza ere aldarrikatu zen, Asier Niebla urnietarra kasu. Izan ere, egungo legeak erasotzailearekin aldez aurretik harremana duten edo izan duten emakumeak soilik onartzen ditu biktimatzat, gainerako pertsona guztiak alde batera utziz. Hain zuzen ere, Urnietako Udalak lege hori aldatzeko proposamena sinatu zuen elkarretaratzearen aurretik biktimaren kontzeptua zabaltzen saiatzeko, indarkeria matxistaren biktima guztiek (zuzenekoek zein zeharkakoek) lege-babesa izan dezaten.
AGENDA
Covid-19 Urnietan
Azken 14 egunetako kasuak 100.000 biztanleko | |
400 kasu edo gehiago | |
300 eta 399 kasu artean | |
60 eta 299 kasu artean | |
60 kasu edo gutxiago | |
Eraginik gabe edo 5.000 biztanle baino gutxiago udalerrian |
*Datuen jatorria: OpenData Euskadi
**14 eguneko tasa 100.000 biztanleko. Tasak kalkulatzeko EUSTATen Biztanleen Udal-Erroldaren Estatistikan 2020ko urtarrilaren 1erako argitaratutako biztanleria hartzen da.