Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Urnietako udalaren logotipoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Barruko horrien irudia

Aplikazio habiaratuak

Albisteak

Elkarretaratzea azaroaren 25ean, 19:00etan, San Joan plazan, Emakumeen Aurkako Indarkeria Ezabatzeko Nazioarteko Egunean

.

2021·11·23


Urtero bezala, azaroaren 25ean Emakumeen Aurkako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Eguna oroituko da, eta Udalak antolatuta elkarretaratze bat gauzatuko da arratsaldeko 19:00etan, San Joan plazan. Halaber, Udalak egun horren harira onartuko duen adierazpen instituzionala irakurriko da eta ekitaldia bertso saio labur batekin amaituko da.

  • Eguna: Azaroak 25
  • Ordua: 19:00
  • Lekua: San Joan plaza

“Volar” dokumentala (Bertha Gaztelumendi)

Ondoren, 19:30ean “Volar” dokumentala ikusteko aukera izango da Saroben, non genero indarkeria jasan duten bederatzi emakumek euren bizi-esperientzia eskaintzen dieten beste emakumeei eta gizarteari. Dokumentala gaztelaniaz izango da eta sarrera doakoa da nahiz eta aurrez gonbidapena eskuratu beharko den.

ESKURATU GONBIDAPENA ONLINE

Azaroaren 25a oroitzearen oinarria

Azaroaren 25ean Emakumeen Aurkako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Eguna oroitzen da, baina badakigu zergatik oroitzen dugun egun hori? Egun horrek agian oraindik jende askok ezagutzen ez duen istorio batean du oinarria: "Tximeletak", Patria, Minerva eta María Teresa. Mirabal ahizpak. 

Minerva, Patria eta María Teresa Mirabal, Dominikar Errepublikako hiru ahizpa ekintzaile politiko eta berdintasunaren aldekoak izan ziren. 1930 eta 1961 artean Dominikar Errepublikako presidente izan zen Trujillo diktadorearen aurka borrokatzen zuen “14 de Junio” talde iraultzailea sortu zuten.

Berdintasunaren eta herrialdearen askapenaren aldeko borrokaren ondorioz, hainbat aldiz torturatu eta espetxeratu zituzten, eta, azkenean, 1960ko azaroaren 25ean bahitu, jipoitu eta hil zituzten Trujillo diktadorearen aginduz. 

Mirabal ahizpen hilketak protesta ugari eragin zituen herrialdean, eta Latinoamerikako sinbolo bihurtu zituen emakumeen aurkako indarkeriaren aurkako borrokan. Betiko markatu zuen herrialdearen historia, eta haren oroimenak balio du gaur egun Emakumeen aurkako Indarkeria Ezabatzeko Nazioarteko Eguna oroitzeko, 2000. Urtean Nazio Batuak ofizialdu zuena.

Ez da ospatzen, oroitu egiten da

Garrantzitsua da azpimarratzea azaroaren 25ean ez dela ezer ospatzen, ez baitago ezer ospatzeko. Oroitu egiten da, izan ere, emakume eta gizonentzako, eta kategoria horietan islatzen ez diren beste identitate batzuentzako berdintasunean oinarritutako gizarte bat bermatzeko bidean asko aurreratu den arren, hori lortzeko lana ez da amaitu datuek erakusten duten bezala. 

2021eko urrian ezagututakoen arabera, emakumeen hilketen erdia baino gehiago bikotekideek edo bikotekide ohiek egindakoak dira (EIN eta osasun-ministerioa), edo 14 eta 17 urte bitarteko 3 nesketatik 1ek bikotekide gizon edo bikotekide ohiaren indarkeria jasan zuten EAEn 2019an (Save The childrem). Horrek indartu egiten du indarkeria hori prebenitzeko eta desagerrarazteko lanean jarraitu beharra. Hori da, hain zuzen, premia hori gogoratzeko eta mahai gainean jartzeko eguna.

Banner-a

Youtube osoko bilkura

Jarrai gaitzazu Youtuben

Banner Informazio guztia eskura klik batean

INFORMAZIO
GUZTIA ESKURA
KLIK BATEAN

  Twitter   Facebook   YouTube

Banner Berrittu

AGENDA KULTURALA

AGENDA