Edukira joan

Urnietako udalaren logotipoa

Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Habiaratutako portletak
Albisteak
Atzealdea

Ekiola kooperatibaren aurkezpena Beterri-Buruntzan

.

2021·06·30


Ekiola sustatzen duten erakundeek, Energiaren Euskal Erakundeak eta Krean ingeniaritza sustatzaileak bilera egin dute Beterri-Buruntzako alkateekin Ekiola proiektuaren berri emateko; izan ere, proiektu horrek aukera ematen die herritarrei tokiko energia sortzeko kooperatibetan parte hartzeko, plaka fotovoltaikoen bidez, autokontsumorako.

Ekiola proiektua Euskal Autonomia Erkidegoko hainbat udalerri, eskualde eta koadrilatan aurkezteko ekimenaren barruan, Energiaren Euskal ErakundeaK eta Krean erakundeek bilera egin dute gaur goizean Andoain, Astigarraga, Hernani, Lasarte-Oria, Urnieta eta Usurbilgo alkateekin. Iñigo Ansola EEEko zuzendari nagusia, Amagoia Barandiaran Ekiolaren zuzendaria, Hodei Arzak Krean P&S enpresako ordezkaria eta Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetako Gipuzkoako Foru Diputatu Jose Ignacio Asensio izan dira aurkezpenean. 

Iñigo Ansola EEEko zuzendari nagusiak azaldu duenez, "Ekiola bezalako kooperatibak sortzeak, herrialdearen balioekin eta egitura ekonomikoarekin bat egiteaz gain, herritar asko inplikatuko dituzten proiektu handiagoak eratzea ahalbidetuko du ". Eredu hori Beterri-Buruntzan ere aplikatu ahal izango da, eta energia-azpiegitu esanguratsuak sortzea ahalbidetuko du (1 MW eta 5 MW arteko potentzia duten eguzki-parkeak), hurbileko energia sortuko dutenak (0 kilometrokoak). Azken helburua litzateke kooperatibako kide diren pertsonek edo familiek instalazio fotovoltaikoei lotutako ekonomiez baliatzea, instalazio horiek herritarrenak izatea, eta horietan kontsumo elektriko osoaren baliokidea den energia-bolumena sortzea. "Proiektu horien kudeaketa eta bideragarritasuna diseinatzeko erabili den sistematika kontsumitzaileek kooperatibaren jabetzaren zati bat eskuratzean oinarritzen da, etxebizitzaren energia-kontsumoaren pareko kostuarekin", azaldu du Hodei Arzak Krean P&S enpresako ingeniari taldeko kideak. Gaur goizean egin diren bileretatik abiatuta, udalerri bakoitzak bere errealitatera egokitzeko dituen aukerak aztertuko dituzte.

Europar Batasunak 2030erako helburu gisa ezarri du kontsumitzen den energiaren % 32k jatorri berriztagarria izan behar duela, eta autokontsumoa eta komunitate energetikoak sortzea beste eredu energetiko baterako trantsiziorako eredu baliagarriak dira. Testuinguru horretan sortu da Ekiola energia sustatzeko sozietate gisa. Erakunde horren bidez, izaera kooperatiboa duten energia-komunitateak sortuko dira. Proiektu honen bidez, kooperatibistak sortzen duten energiaren jabe izango dira; herritarrek beren energia sortu, sustatu eta kontsumituko dute. Hori posible izango da Energiaren Euskal Erakundearen eta Mondragon Korporazioaren barneko Krean ingeniaritza sustatzailearen lankidetzari esker, bai eta tokiko erakundeei esker ere, hala nola udalak, mankomunitateak eta kuadrillak (Arabaren kasuan). Aldizkako bilera teknikoetan beste erakunde batzuk ere sartzen dira, hala nola eskola teknikoak eta profesionalak edo landa-garapeneko agentziak, Andoainen egin duten bezala. Erakunde horiek parte-hartze aktiboa izan dezaketelako eguzki-parke fotovoltaiko berrien ezarpenean eta garapenean.


Banner-a
Web edukia bistaratu

Jarrai gaitzazu Youtuben

Web edukia bistaratu

INFORMAZIO
GUZTIA ESKURA
KLIK BATEAN

  Twitter   Facebook   YouTube

Web edukia bistaratu
AGENDA KULTURALA

AGENDA

Web edukia bistaratu

Covid-19 Urnietan

Legenda
  Azken 14 egunetako kasuak 100.000 biztanleko
400 kasu edo gehiago
300 eta 399 kasu artean
60 eta 299 kasu artean
60 kasu edo gutxiago
Eraginik gabe edo 5.000 biztanle baino gutxiago udalerrian
 

 

*Datuen jatorria: OpenData Euskadi

**14 eguneko tasa 100.000 biztanleko. Tasak kalkulatzeko EUSTATen Biztanleen Udal-Erroldaren Estatistikan 2020ko urtarrilaren 1erako argitaratutako biztanleria hartzen da.