Aplikazio habiaratuak
Albisteak
Atzealdea Ekintzaz beteriko astea Zilegi Eskolaren baitan
2023·05·10
Zilegi Eskolak herriko euskaldunak eta euskara ikasten ari direnak elkarrekin aritzen diren saioak antolatzen ditu. Saio horiek hilean behin antolatzen dira gutxi gorabehera, baina, oraingoan ekintzaz beteriko astea prestatu dute maiatzaren 15etik 19ra.
Ondorengoa da programazioa:
Ametsak interpretatzen: Aloña Braceras
- Eguna: maiatzak 15
- Ordua: 14:30
- Lekua: Sarobe arte eszenikoen gunea
Sare sozialak euskaraz: Jokin Pedroño
- Eguna: maiatzak 15
- Ordua: 18:30
- Lekua: Sarobe arte eszenikoen gunea
Irudi bidezko sormena eta ilustrazioa: Arantza Iturbe
- Eguna: maiatzak 16
- Ordua: 9:30
- Lekua: Sarobe arte eszenikoen gunea
Sukaldaritza begetarianoa: Arrate Imaz
- Eguna: maiatzak 16
- Ordua: 18:30
- Lekua: Santakrutz elkartea
Euskal dantzak: Igantzi Olaran
- Eguna: maiatzak 17
- Ordua: 18:00
- Lekua: Kiroldegik box gela
Sendabelarrak ezagutzen: Maika Cester
- Eguna: maiatzak 18
- Ordua: 9:30
- Lekua: AEK-tik abiatuta
Toxikorik gabeko bizitza: Maite Villasante
- Eguna: maiatzak 18
- Ordua: 14:30
- Lekua: Sarobe arte eszenikoen gunea
Xaboi tailerra: Andrea Revuelta
- Eguna: maiatzak 18
- Ordua: 10:30
- Lekua: AEK euskaltegia
Eliteko kirolariak mahai ingurua Andoni Urbistondok gidatuta: Jokin Lizeaga, Ainhoa Ostolaza, Nerea Arruti, Imanol Ansa…
- Eguna: maiatzak 19
- Ordua: 19:00
- Lekua: Lekaio kultur etxea
Izen-ematea
Izena emateko ondorengo telefono zenbakira edo helbide elektronikora deitu edo idatzi beharko da.
- 663043314
- zilegieskolak@aek.eus