Edukira joan

Urnietako udalaren logotipoa

Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Habiaratutako portletak
Albisteak
Atzealdea

Ekintza desberdinak antolatu dira Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira

.

2021·02·23


Emakumeen Nazioarteko Eguna da martxoaren 8a eta ekintza desberdinak antolatu dira egun horren harira: hala nola, erakusketa, zinea, haur tailerra, musika eta elkarretaratzea.

Iñaki Vergararen “Emakumeak kirolari” erakusketa

  • Eguna: martxoaren 1etik 18ra
  • Ordua: 8:00-20:00
  • Lekua: Lekaio kultur etxea 

Sinopsia: Erakusketa honek agerian uzten du, beste esparru batzuetan gertatzen den bezala, emakumeen kirolak bizi duen desberdintasuna. Argazkiek kirolarien egunerokotasuna erakusten dute, eta arreta jartzen dute haien ahaleginean, sakrifizioan, teknikan, talde-lanean, plastikotasunean. Testuek ezaugarri hori salatzen dute: ahalegin handiagoa, aitorpen sozial eta ekonomiko txikiagoa, erabaki-postuetan emakumerik ez egotea, komunikabideetan arreta gutxi jartzea...

Zinea “Erlauntza”

  • Eguna: martxoak 5
  • Ordua: 19:00
  • Lekua: Sarobe AEG
  • Hizkuntza: euskara
  • Prezioa: 4 euro

Sinopsia: Txikitako lagun koadrila bat asteburu pasa joango da landetxe batera beraietako baten ezkon aurreko agurra ospatzera. Urteak ordea ez dira alferrik pasatzen eta elkarren arteko lotura estua sentitu arren, ezer ez da garai batean bezala; edo bai… Asteburu “eroa” izan behar zena, are gehiago erotuko da; trapu zaharrak, esan gabeko gauzak, esandakoak, alkohola, droga eta erlauntz bat. Esaten da erleak direla animalien erreinuan hobekien komunikatzen diren izakiak. Eta dantzan komunikatzen omen dira…

Sarrerak martxoaren 1ean jarriko dira salgai Sarobeko bulegoan eta online www.bibe.me webgunean

“Mafalda” tailerra 10-14 urte bitarteko haurrentzat Ainara Azpiazu “Axpi” ilustratzailearekin

  • Eguna: martxoak 6
  • Ordua: 11:30
  • Lekua: Lekaio kultur etxea
  • Hizkuntza: euskara
  • Prezioa: doan

Sinopsia: norberak tira komiko edo orrialde bat sortuko du pertsonaia bat aukeratuz. Bat izango da protagonista, eta nahastu litezke pertsonaiak istorioak osatzeko garaian. Mafalda pertsonaia femenino eta definitua da, ohiko rol femeninoetatik aldentzen dena, ez da neskatila otzana, oso ondo daki nor den, zer nahi duen eta iritzi ziurrak dauzka mundua eta munduko gertaeren inguruan. Horrela, emakumearen egunaren harira pertsonaia koadrila hau baliatuko da herriko txikiak berdintasunaren gaiera hurbilpen bat egin dezaten. Tailerrean pertsonaia nola marraztu landuko da, nola jarri mugimenduan aukeratzen dugun pertsonaia, eta gainera, horrekin gidoi propio bat sortuko da.

Izen ematea martxoaren 1etik 5era Lekaio kultur Etxean edo online www.urnieta.eus webgunean.

“Incorrectas” musika dramatizatua Joli Pascualenarekin (Demode Quartet)

  • Eguna: martxoak 7
  • Ordua: 19:00
  • Lekua: Sarobe AEG
  • Hizkuntza: gaztelania
  • Prezioa: 5 euro

Sinopsia: Incorrectas ahotsa, pianoa, txeloa eta gitarra uztartzen dituen kontzertu bat da, musikaren historiara pasa diren abeslari handi eta ezagun batzuen abestien bertsio originalen inguruan biratzen duena. Janis Joplin, Chavela Vargas, Maria Callas, Dolly Parton eta Nina Simone, besteak beste. Testuek ikuskizuna lotzen dute, eta XX. eta XXI. mendeko emakume artista horien bizitza pertsonal edo profesionalen alderdi ez oso ezagun eta urratzaileei buruzko begirada desberdin hori osatzen dute, une batean "okerrak" izan baitziren.

Sarrerak martxoaren 1ean jarriko dira salgai Sarobeko bulegoan eta online www.bibe.me webgunean.

ELKARRETARATZEA

  • Eguna: martxoak 8
  • Ordua: 19:00
  • Lekua: San Joan plaza

Elkarretaratzea Emakumeen Nazioarteko Egunean.


Banner-a
Web edukia bistaratu

Jarrai gaitzazu Youtuben

Web edukia bistaratu

INFORMAZIO
GUZTIA ESKURA
KLIK BATEAN

  Twitter   Facebook   YouTube

Web edukia bistaratu
AGENDA KULTURALA

AGENDA

Web edukia bistaratu

Covid-19 Urnietan

Legenda
  Azken 14 egunetako kasuak 100.000 biztanleko
400 kasu edo gehiago
300 eta 399 kasu artean
60 eta 299 kasu artean
60 kasu edo gutxiago
Eraginik gabe edo 5.000 biztanle baino gutxiago udalerrian
 

 

*Datuen jatorria: OpenData Euskadi

**14 eguneko tasa 100.000 biztanleko. Tasak kalkulatzeko EUSTATen Biztanleen Udal-Erroldaren Estatistikan 2020ko urtarrilaren 1erako argitaratutako biztanleria hartzen da.