Aplikazio habiaratuak
Albisteak
Atzealdea Ekintza bereziak udako oporretan Gaztelekuaren eskutik
2023·06·14
Ekintza desberdinak antolatu ditu Urnietako Gaztelekuak 2011-2007 urte bitartean jaiotako nerabeentzat udako oporrei begira. Hala, interesa dutenek ondorengo jarduerez gozatzeko aukera izango dute:
- Ekainak 26: Leitzararena bizikletan 15:00-20:00
- Ekainak 27-28: Lizarrako kanpinera lotara 11:30-18:30 (DBH soilik 2010-2007)
- Ekainak 29: Ur jolasak 10:00-14:00
- Ekainak 30: Urnietako igerilekura 11:00-13:00
- Uztailak 3: Zurriolara volley ballera jolastera 15:30-19:30
- Uztailak 4: futbol txapelketa 5x5 (saria irabazleentzat) 10:00-14:00
- Uztailak 5: Tie dye 10:00-13:00
- Uztailak 6: piragua Ondarretan 10:00-14:00 (DBH soilik 2010-2007)
- Uztailak 7: Urnietako igerilekura 11:00-13:00
- Uztailak 10: patinetean ibiltzera Saguesera 15:30-19:30
- Uztailak 11: Aquapark Labenne 10:00-20:00
- Uztailak 12: talde jolasak Ergoien merenderoan 15:00-19:00
- Uztailak 13: Donostiara + irlara egun pasa 11:00-18:00
- Uztailak 14: Urnietako igerilekura 11:00-13:00
- Uztailak 17: Costa Jump 15:00-20:00 (DBH soilik 2010-2007)
- Uztailak 18: Hernaniko igerilekuetara egun pasa 10:00-17:00
- Uztailak 19: padel urnietan 10:00-13:00
- Uztailak 20: pump truck bizikletan 15:00-19:00
- Uztailak 21: Urnietako igerilekura 11:00-13:00
Izen-ematea
Ekintza horietan parte hartu nahi dutenek ekainaren 16 arte eman beharko dute izena Gaztelekuan. Ekintza bakoitzerako eskaintzen den plaza kopurua gainditzen bada zozketa egingo da.
Bestalde, gurasoentzat bilera bat egingo da ekainaren 21ean, 19:00etan, Gaztelekuan.
Eta edozein zalantza argitzeko ondorengo telefonora deitu edo idatzi daiteke: 608928311.