Aplikazio habiaratuak
Albisteak
Easo Abesbatzaren “Egia ala geRuza” haurrentzako opera abuztuaren 25ean, Saroben: PARTE HARTU SARREREN ZOZKETAN!
2024·08·06
Easo Abesbatzak “Egia ala geRuza” haurrentzako opera ikusgai izango da abuztuaren 25ean, Sarobe arte eszenikoen gunean.
- Eguna: abuztuak 25
- Ordua: 17:00
- Lekua: Sarobe arte eszenikoen gunea
- Hizkuntza: euskara
- Sarrera: 3 euro
- Iraupena: 60'
- 8 urtetik gora
2 sarrerako 4 sorta zozkatuko dira abuztuaren 11a arte izena ematen duten urnietarren artean.
Zozketan parte hartzeko egin klik ondorengo estekan
PARTE HARTU SARREREN ZOZKETAN!
Saroben jarritako kutxatilean ere izena eman daiteke zozketan parte hartzeko.
Sinopsia: Zer egingo zenuke galduko bazina eta non zauden jakingo ez bazenu? Nola aurkituko zenuke itzulerako bidea? Hobeto: non bilatuko zenuke? Zergatik ez gara ibiltzen hainbeste galdera egin beharrean?
Haurren Musika Hamabostaldiaren baitan, Gorka Mirandaren zuzendaritza eta koordinaziopean, eta Lucia Arzallusen zuzendaritzapean, Guillermo Amayaren eszena-zuzendaritzapean, Marta Garcíaren libretoa eta Iñaki Carcavillaren musika-moldaketekin, ikuskizun honek hizkuntzaren geruza desberdinak ezagutzea du helburu, eta, horretarako, errealitatearen ñabardura deskribatzaileetan eta egiaren eta gezurraren jolas sinbolikoan barneratzen da.