Edukira joan

Urnietako udalaren logotipoa

Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Habiaratutako portletak
Albisteak
Atzealdea

Egapeko eta Magaleko LH6-ko ikasleek parte hartze prozesuko saioetan parte hartu dute eta haien ekarpenak egingo dituzte

.

2021·05·11


Urnietako Udalak parte hartze kultura errotu nahi du herritar guztien artean, baita herriko txikien artean ere. Orain arte, parte hartze prozesuak 16 urtetik gorako urnietarrei bideratuta egon dira, baina aurten, ikastetxeen bitartez, Egapeko eta Magaleko lehen hezkuntzako seigarren mailako ikasleen ekarpenak jasoko dira aurrekontu irekien parte hartze prozesuan. 

15.000 euro ikasleek gauzaturiko proposamenak egiteko

Parte hartze prozesuen funtzionamendua eta helburuak azaltzeko eta proposamenek balekoak izateko bete behar dituzten baldintzak zehazteko saio pedagogikoak burutu dira ikasleekin. Hain zuzen, azalpen horiek guztiak eman zizkieten atzo gauzaturiko saioetan Jorge Segurado Urnietako Alkateak eta Mikel Pagola zinegotziak Egapeko eta Magaleko ikasleei.

Halaber, aurreko urteetan onartuak eta baztertuak izandako proposamenen gaineko adibideak jarri zizkieten ikasleei aurretik emaniko azalpenak adibide praktikoekin errazago ulertzeko.

Orain, bigarren lan saio bat egingo dute LH6ko ikasleek, gela bakoitzak Udalari egingo dizkioten proposamenak adosteko. Horretarako epea izango dute maiatzaren 21 arte.

Aurrekontu irekien parte hartze prozesura bideraturiko 150.000 euroetatik 15.000 euro erabiliko dira ikasleek gauzaturiko proposamenak egiteko.

16 urtetik beherakoekin egindako lehen esperientzia hau amaitu ostean ebaluatu egingo da, baina asmoa hurrengo urteetan jarraipena ematea da.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 


Banner-a
Web edukia bistaratu

Jarrai gaitzazu Youtuben

Web edukia bistaratu

INFORMAZIO
GUZTIA ESKURA
KLIK BATEAN

  Twitter   Facebook   YouTube

Web edukia bistaratu
AGENDA KULTURALA

AGENDA