Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Urnietako udalaren logotipoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Barruko horrien irudia

Aplikazio habiaratuak

Albisteak

Egapeko eta Magaleko LH6-ko ikasleek parte hartze prozesuko azalpen saioetan parte hartu dute eta haien ekarpenak egingo dituzte

.

2022·03·15


Urnietako Udalak parte hartze kultura errotu nahi du herritar guztien artean, baita herriko txikien artean ere. Aurreko urtera arte, parte hartze prozesuak 16 urtetik gorako urnietarrei bideratuta egon ziren, baina iaz, estrainekoz, lanketa berezi bat burutu zen Egapeko eta Magaleko lehen hezkuntzako seigarren mailako ikasleekin eta haien ekarpenak jaso ziren aurrekontu irekien parte hartze prozesuan. 

Gutxienez 15.000 euro ikasleek gauzaturiko proposamenak egiteko

Oso esperientzia aberasgarria izan zen, eta, aurten, jarraipena eman zaio ekimen horri. Hala, parte hartze prozesuen funtzionamendua eta helburuak azaltzeko eta proposamenek balekoak izateko bete behar dituzten baldintzak zehazteko saio pedagogikoak burutu dira ikasleekin. Hain zuzen, azalpen horiek guztiak eman dizkiete gauzaturiko saioetan Jorge Segurado Urnietako Alkateak eta Mikel Pagola zinegotziak Egapeko eta Magaleko ikasleei.

Halaber, aurreko urteetan onartuak eta baztertuak izandako proposamenen gaineko adibideak jarri dizkiete ikasleei aurretik emaniko azalpenak adibide praktikoekin errazago ulertzeko.

Orain, bigarren lan saio bat egingo dute LH6ko ikasleek, gela bakoitzak Udalari egingo dizkion proposamenak adosteko.

Aurrekontu irekien parte hartze prozesura bideraturiko 150.000 euroetatik gutxienez 15.000 euro erabiliko dira ikasleek gauzaturiko proposamenak egiteko.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Banner-a

Youtube osoko bilkura

Jarrai gaitzazu Youtuben

Banner Informazio guztia eskura klik batean

INFORMAZIO
GUZTIA ESKURA
KLIK BATEAN

  Twitter   Facebook   YouTube

Banner Berrittu

AGENDA KULTURALA

AGENDA