Egape ikastolako Azkorte eraikinak normaltasunez ireki ditu ateak galdaren gelari eragin zion luizia kontrolatu ondoren
2021·11·26
Atzo izandako ekaitzaren eta euriteen ondorioz, Egape ikastolak Azkorten duen eraikinaren atzeko horma erori zen. Erorketa horrek zentroko galdara-gelari eragin zion, baina Suhiltzaileen, Udaltzaingoaren, Ertzaintzaren eta Nortegasen esku-hartze azkarrari esker, egoera kontrolatzea lortu zen, gauzak gehiagora joan gabe.
Jorge Segurado Urnietako alkatea gertakarien lekura bertaratu zen, zuzeneko jarraipena egiteko. Amaia Amutsastegi ikastetxeko zuzendaria eta Amaia Urzelai Hezkuntza Saileko Gipuzkoako ordezkaria ere ikastolara hurbildu ziren. Era berean, Udalak Jokin Bildarratz Hezkuntza sailburuarekin ere hitz egin zuen gertaeraren bilakaeraz.
Zorionez, ez zen kalte pertsonalik izan, eta zentroak ateak ireki ahal izan ditu gaur goizean, bere jarduerarekin normaltasunez jarraitzeko. Orain, eroritako lurrak eta harriak garbitu beharko dira. Urnietako Udalak egingo du lan hori, eta Hezkuntza Saila arduratuko da ikastetxeko zerbitzu guztiak berrezartzeaz.
Udalak eskertu nahi du eragile desberdinek egindako lana, bai eta gertakarien lekura hurbildu ziren pertsonek erakutsitako interesa, inplikazioa eta lankidetza ere.
AGENDA
Covid-19 Urnietan
Azken 14 egunetako kasuak 100.000 biztanleko | |
400 kasu edo gehiago | |
300 eta 399 kasu artean | |
60 eta 299 kasu artean | |
60 kasu edo gutxiago | |
Eraginik gabe edo 5.000 biztanle baino gutxiago udalerrian |
*Datuen jatorria: OpenData Euskadi
**14 eguneko tasa 100.000 biztanleko. Tasak kalkulatzeko EUSTATen Biztanleen Udal-Erroldaren Estatistikan 2020ko urtarrilaren 1erako argitaratutako biztanleria hartzen da.