Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Urnietako udalaren logotipoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Barruko horrien irudia

Aplikazio habiaratuak

Albisteak

Atzealdea Edu Muruamendiarazek Gipuzkoako dantzaren saria jasoko du

.

2023·04·27


Edu Muruamendiarazek, Euskadi osoan ospe handia duen dantzari eta koreografoak, Gipuzkoako dantzaren saria jasoko du datorren maiatzaren 7an Donostiako Victoria Eugenia aretoan.

Muruamendiarazek ibilbide luzea egin du dantzaren munduan, eta sari ugari eskuratu ditu euskal dantza tradizionalaren esparruan dantzari gisa. Hainbat aldiz irabazi ditu Gipuzkoako eta Euskadiko txapelketak.

Bere lorpen horiei esker, hainbat artista entzutetsurekin kolaboratu du, hala nola Kepa Junkerarekin eta Oreka TXrekin, baita Euskadiko Gazte Orkestrarekin ere. Carlos Saura zinemagile ezagunaren filmean dantzari gisa ere parte hartu du, eta eszenatokia partekatu du Lucía Lacarra eta Igor Yebra bezalako dantzari ospetsuekin.

Harreman estua Urnietarekin

Bergararra izan arren, harreman estua izan du Urnietarekin. Azken urteotan Egape Dantza Taldeko zuzendaria izan da. Aukeran Dantza Konpainiaren zuzendaria ere bada. Berak sortu zuen konpainia 1997an. Urte hauetan guztietan, egoitza Urnietako Sarobe Arte Eszenikoen Zentroan duen konpainiak etengabeko bilakaera izan du, Muruamendiarazek zuzendutako obra garrantzitsu eta ikusgarriak taularatuz.

Gipuzkoako dantzak Muruamendiarazek garatutako ibilbide arrakastatsu hori sarituko du, eta Urnietako Udalak zorionak eman nahi dizkio, bai emango zaion sari honengatik, eta baita urte hauetan guztietan herrian egin duen lan eta ekarpen baliotsuagatik ere.

Zorionak Edu!

Banner-a

Youtube osoko bilkura

Jarrai gaitzazu Youtuben

Banner Informazio guztia eskura klik batean

INFORMAZIO
GUZTIA ESKURA
KLIK BATEAN

  Twitter   Facebook   YouTube

Banner Berrittu

AGENDA KULTURALA

AGENDA