Aplikazio habiaratuak
Albisteak
Atzealdea Donostiako Klasikorako boluntarioak behar dira
2023·07·18
Donostiako Klasikoa uztailaren 29an jokatuko da, eta boluntarioak behar dira Urnietako bidegurutzeak kontrolatzeko.
15 bat pertsona behar dira. Laguntzeko prest daudenek beheko inprimakia bete behar dute izena emateko. Formulario erraza da, eta izena, abizena eta harremanetarako helbide elektronikoa eta telefonoa baino ez dira eskatzen.
Izena emateko azken eguna uztailaren 27a izango da. Ondoren, izena eman duten guztiei jakinaraziko zaie nora joan behar duten lasterketaren egunean.
Udalak aldez aurretik eskertzen du herritarren lankidetza.

