Donostiako Centro Extremeñoko kideek salduriko loteria saridunaren dirua banatuko dute urtarrilaren 24ean, Udaletxeko kontzejupean
2021·01·21
Donostiako Centro Extremeñoko kideak Urnietan izan ziren iragan urtean ohiko moduan. 2020ko zita irailaren 20an izan zen eta bertan Extremadurako produktuak jarri zituzten salgai. Horretaz gain, loteria ere saldu zuten eta zenbakia sariduna suertatu da. Bada, sarituriko loteriaren dirua banatzeko Udaletxeko kontzejupean izango direla jakinarazi diote Udalari.
- Eguna: urtarrilak 24
- Ordua: 10:00-13:00
- Lekua: Udaletxeko kontzejupea
Segurtasun neurriak errespetatu
Covid 19-ren ondorioz bizi dugun egoera dela eta, diruaren banaketa modu antolatu eta ordenatu batean egingo da, gerturatzen diren pertsonen arteko distantziak errespetatuz eta jende pilaketak ekidinez.
AGENDA
Covid-19 Urnietan
Azken 14 egunetako kasuak 100.000 biztanleko | |
400 kasu edo gehiago | |
300 eta 399 kasu artean | |
60 eta 299 kasu artean | |
60 kasu edo gutxiago | |
Eraginik gabe edo 5.000 biztanle baino gutxiago udalerrian |
*Datuen jatorria: OpenData Euskadi
**14 eguneko tasa 100.000 biztanleko. Tasak kalkulatzeko EUSTATen Biztanleen Udal-Erroldaren Estatistikan 2020ko urtarrilaren 1erako argitaratutako biztanleria hartzen da.