Aplikazio habiaratuak
Albisteak
Atzealdea Kultura, euskara, hezkuntza, kirol, haurreria, gazteria eta aisialdiko jarduerak finantzatzeko dirulaguntzak eskatzeko epea ireki da
2024·04·19
Tokiko Gobernu Batzarrak 2024ko martxoaren 15ean egindako bilkuran Urnietako udalerrian kultura, euskara, hezkuntza, kirol, haurreria, gazteria eta aisialdiko jarduerak finantzatzeko dirulaguntzen oinarri arautzaileak onartu zituen eta dagoeneko argitaratu dira Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean.
Dirulaguntzak honako jarduera hauetarako eskatu ahalko dira:
I.ERANSKINA: jaietan nahiz urteko beste edozein garaitan garatzen diren kultura, aisia, kirola, haurreria, eta gazteriarekin loturiko ekintzak eta jarduerak.
- Eskatzailea: Dirulaguntza hori emateko arrazoia den jarduera egin behar duen irabazi asmorik gabeko pertsona fisiko edo juridikoa, edo dirulaguntza jaso izana legitimatzen duen egoeran dagoena.
- Epea: 2024ko uztailaren 16an amaituko da
II. ERANSKINA: Musika amateurraren sorkuntzarako materialen erosketa.
- Eskatzailea: gutxienez urtebeteko ibilbidea egiaztatuta duten musika-taldeak izan beharko dute, eta talde horietan, gutxienez, kideen bi heren Urnietan erroldatuta egon beharko dira eskabidea aurkeztu aurreko urtetik entregatzeko unera arte.
- Epea: 2024ko azaroaren 20an amaituko da.
II ERANSKINA INFORMAZIO GUZTIA
III. ERANSKINA: eliteko kirolariak
- Eskatzailea: Urnietan erroldatua, 16 urte beteta izatea, banakako eskaera izatea, Udalaren beste dirulaguntzarik jaso ez izatea xede bererako.
- Epea: 2024ko maiatzaren 16an amaituko da.
III ERANSKINA INFORMAZIO GUZTIA
IV. ERANSKINA: aisialdiko begirale edo zuzendari ikastaroak euskaraz
- Eskatzailea: 2023-2024 ikasturtean aisialdiko begirale edo aisialdiko zuzendari ikastaroa egin izatea, Urnietan erroldatuta egotea, 16 urte beteta izatea, ikastaroa euskaraz eta EJ-k homologatua izatea, ikastaroaren alderdi teorikoa gainditzea eta dagokion epe barruan titulua lortzea.
- Epea: 2024ko irailaren 2etik 23ra.
IV ERANSKINA INFORMAZIO GUZTIA
V. ERANSKINA: euskarako ikastaroetako matrikula
- Eskatzailea: matrikula epe barruan ordaintzea, Urnietan erroldatuta egotea, ikastatoaren %80ko asistentzia egiaztatzea gutxienez, ikastaroaren aprobetxamendu ona izatea.
- Epea: 2024ko irailaren 1etik urriaren 31ra.
VI. ERANSKINA: Premia bereziak dituzten pertsonentzako euskarako ikastaroak.
- Eskatzailea: Urnietan erroldatuta egotea eta ondorengo egoera hautakoren batean egotea: langabezian, diru sarrerak bermatzeko errenta edota bizitzeko gutxieneko diru sarrera jasotzea, gizarte larrialdietarako laguntza jasotzea, familia-unitateko kide bakoitzarengatiko diru-sarrera gordinen bataz bestekoa langile arteko gutxieneko soldata x 12 hilabete baino gehiagokoa ez izatea, pentsiodun izatea, Euskal Autonomia Erkidego kanpotik Urnietara iritsi berria izatea, gehienez urteko antzinatasuna.
- Epea: 2024ko maiatzaren 16an amaituko da edo eskatzaileak ikastaroa hasten duenetik 15 egun
VI ERANSKINA INFORMAZIO GUZTIA
VII. ERANSKINA: Ur inguruneko ikastaroak burutzeko bidaiak
- Eskatzailea: Urnietan erroldatuta egotea eta Urnietako kirol instalakuntzetan bazkide izatea, Urnietan eskaintzen ez den ur inguruneko ikastaroetan ikasle izatea.
- Epea: 2024ko uztailaren 1etik 30era.
VII ERANSKINA INFORMAZIO GUZTIA
VIII. ERANSKINA: Establezimendu komertzialetako errotuluak euskaraz jartzea.
- Eskatzailea: Dirulaguntza establezimenduaren fatxadan jarritako errotulu nagusiarengatik emango da, errotuluak euskara hutsez edo euskaraz eta gazteleraz egon behar du, errotulu nagusiak izen berezia bakarrik badu, ez da dirulaguntzarik emango, dirulaguntza jaso ahal izateko, eskatzaileak Urnietako ekonomia-jardueren erroldan azaldu behar du, dirulaguntza izaera ofizialekoak ez diren merkataritza edo/eta zernahi motatako erakundeei eman ahal izango zaie, establezimendu bakoitzak gehienez ere lau urtean behin jaso ahal izango du dirulaguntza hau.
- Epea: 2024ko azaroaren 20an amaituko da.
VIII ERANSKINA INFORMAZIO GUZTIA
IX. ERANSKINA: Urnietako ikastetxeetako guraso elkarteek antolaturiko hezkuntza alorreko jarduera programak.
- Eskatzailea: Urnietan kokaturiko Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako, edo Bigarren hezkuntzako ikasketak eskaintzen dituzten ikastetxeetako guraso elkarteak izatea, hezkuntza intereseko jarduerak gauzatzea.
- Epea: 2024ko maiatzaren 16an amaituko da.
IX ERANSKINA INFORMAZIO GUZTIA
X. ERANSKINA: HH-helduen heziketa iraunkorretako ikastaroetarako bidaiak.
- Eskatzailea: Urnietan erroldatuta egotea, Urnietan eskaintzen ez den maila eta ordutegi bateko ikasle izatea, Andoaingo, Astigarragako, Hernaniko, Lasarte-Oriako edo Usurbilgo HHI-Helduen Heziketa Iraunkorreko zentro bateko ikasle izatea, oinarrizko mailatik hasi eta Bigarren Hezkuntzako Graduatu titulua eskuratzeko prestakuntzara arteko maila bateko ikasle izatea, Buruntzaldeko HHI zentro batek eskaintzen duen beste edozein ikastarotan izena emandako langabetuek ere dirulaguntza hau jaso ahalko dute.
- Epea: 2024ko ekainaren 7tik uztailaren 30era.