Aplikazio habiaratuak
Albisteak
2024·06·25
Urnietako Udaleko Gizarte Zerbitzuetako saila udalerriko zaintza ekosistema berria diseinatzeko prozesuan murgilduta dago, datozen urteetarako ibilbide orri gisa balioko duena.
Helburu horrekin, eta diagnostikoa ahalik eta errealena eta anitzena izan zedin, partaidetza-prozesu bat abiarazi zuen, herritarren ekarpenak eta iritziak jasotzeko, bai eta herriko entitate, erakunde, zainketak jasotzen ari diren pertsona eta haien familieank ere.
Aurkezpena ekainaren 26an
Jasotako ekarpen guztiak aztertu eta landu dira, eta orain, ateratako ondorioen punturik esanguratsuneak ezagutzera emango zaizkie herritarrei.
Horretarako, aurkezpen publiko bat egingo da ekainaren 26an, 18:00etan, Lekaio kultur etxeko areto nagusian. Bertan izango dira, Consuelo Frutos Udaleko Gizarte Zerbitzuetako arduradun politikoa, Jorge Segurado alkatea eta udal teknikariak. Baita Matia Institutuko eta Zabalduz Kooperatibako kideak ere, prozesuna honetan guztian aholkularitza eskaintzen ari direnak.
Halaber, bertaratzen diren herritarrek ekarpenak egiteko aukera izango dute beste behin etorkizun laburreko erronkak identifikatzeko aldera, izan ere, prozesuak aurrera jarraitzen baitu.
Urnietako herritar guztiei aurkezpenera joateko gonbita luzatzen zaie udaletik, guztiontzat funtsezkoa baita zaintzaren gaia.