Edukira joan

Urnietako udalaren logotipoa

Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Habiaratutako portletak
Albisteak
Atzealdea

Debekatuta daude bizikideak ez diren pertsonen arteko topaketak kalean 00:00etatik 06:00etara

.

2021·07·15


LABI instituzionalak erabaki du aire zabaleko espazio publikoetan (parkeak, lorategiak, hondartzak, kirol-eremuak, patinaje-pistak, portuak, itsas pasealekuak edo aire zabaleko antzeko espazio publikoak) topaketak debekatzea 00:00etatik 06:00etara bizikideak ez diren pertsonen artean, Covid 19k Euskadin eragindako kutsatzeen hazkundea geldiarazteko.

Neurria uztailaren 16an jarriko da indarrean, 00:00etan

Horrela, uztailaren 7an ezarritako murrizketei beste prebentzio-neurri bat gehitu zaie. Azken hori uztailaren 16ko 00:00etan sartuko da indarrean, eta goizaldeko jende-pilaketak saihestea du helburu. Hala ere, baimenduta egongo da espazio horiek igarobide hutsetarako edo beren erabilera profesional edo ekonomikoetarako erabiltzea.

Neurri hori atzo Euskadin Covid 19ren 989 kasu erregistratu ondoren hartu da, izan ere, 100.000 biztanleko 14 egunetan metatutako intzidentziak goraka jarraitzen du, egun bakarrean 31,1 kasu hazi baitziren, tasa 377,87an kokatu zelarik. Urnietan ere gora egin dute positiboek azken egunotan, eta egoera gero eta kezkagarriagoa da. Atzo intzidentzia-tasa 1.175,71koa zen.

Testuinguru horretan, erabateko erantzukizuna, eta indarrean dagoen araudia zein prebentzio-neurriak zorrotz betetzea eskatzen da, egoerak okerrera egin ez dezan.


Banner-a
Web edukia bistaratu

Jarrai gaitzazu Youtuben

Web edukia bistaratu

INFORMAZIO
GUZTIA ESKURA
KLIK BATEAN

  Twitter   Facebook   YouTube

Web edukia bistaratu
AGENDA KULTURALA

AGENDA