Habiaratutako portletak
Albisteak
Atzealdea
Covid ziurtagiria eskatuko zaie gaur arratsaldeko plenoa ikustera etortzen diren pertsonei
.
2021·12·23
Urnietako Udalak ez-ohiko osoko bilkura ospatuko du gaur arratsaldeko 19:00etan. Udalbatzarra ikustera joaten diren pertsonek covid ziurtagiria edo azken 72 orduetan egindako PCR negatibo bat aurkeztu beharko dute. Bestalde, Udalbatzarra Udalaren Youtube kanalaren bidez zuzenean jarraitzeko aukera izango da.
Ondorengoa izango da eguneko gai-zerrenda:
- 2022 ekitaldirako aurrekontu orokorrak onartzea.
- Urnietako III. Berdintasun plana onartzeko proposamena.
- Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politiketako Departamentuaren eta Urnietako Udalaren arteko jarduketa protokoloa ezartzea, lehenengo eta bigarren mailako gizarte zerbitzuak antolatzeari buruzkoa.
- Urnietako Udalaren 2022ko Araudi-Plana.
- 2021eko Urnietako Udaleko kontratuen plana.
- Dedikazio partzialeko kargua izendatzeko Alkatearen proposamena.
- Kontuen Batzorde Bereziaren lehendakariaren izendapen aldaketaren berri ematea.
AGENDA KULTURALA
AGENDA
Web edukia bistaratu
Covid-19 Urnietan
Legenda 
Azken 14 egunetako kasuak 100.000 biztanleko | |
400 kasu edo gehiago | |
300 eta 399 kasu artean | |
60 eta 299 kasu artean | |
60 kasu edo gutxiago | |
Eraginik gabe edo 5.000 biztanle baino gutxiago udalerrian |
*Datuen jatorria: OpenData Euskadi
**14 eguneko tasa 100.000 biztanleko. Tasak kalkulatzeko EUSTATen Biztanleen Udal-Erroldaren Estatistikan 2020ko urtarrilaren 1erako argitaratutako biztanleria hartzen da.