Aplikazio habiaratuak
Albisteak
Atzealdea Covid 19ari aurre egiteko Euskadin hartutako azken neurriak
2021·12·29
Azken asteetan Covid19k eragindako positiboen igoerak etenetik ez duela ikusita eta egoera gero eta kezkagarriagoa dela aintzat hartuta, Eusko Jaurlaritzak neurri berriak hartzea erabaki du. Hala, atzo onartu zuen azken dekretua eta gaur sartu dira indarrean ondorengo neurriak:
- Merkataritza-, gizarte- eta kultura-jarduera guztietarako gehieneko itxiera-ordutegia 01:00etan izango da.
- Oro har, edukiera %60koa izango da mota guztietako establezimenduetan eta barrualdeko esparruetan.
- Edozein motatako gizarte-, kultura- edo kirol-ekitaldietarako gehienez 600 pertsona bildu ahal izango dira barruan eta 800 pertsona kanpoan. 1.600 eta 5.000 pertsona arteko edukiera duten esparruetan, barnealdeko gehieneko kopurua 800 pertsonakoa da, eta 1.200 pertsonakoa kanpoaldean. 5.000 pertsonatik gorako edukiera duten esparruetan, gehieneko edukiera %50ekoa izango da; horrek ezertan galarazi gabe estatu osorako ezarritako beste muga bat aplikatu ahal izatea.
- Ostalaritzako eta jatetxeetako establezimenduetan, diskoteketan eta gaueko aisialdiko gainerako establezimenduetan, debekatuta dago zutik kontsumitzea. Mahai bakoitzeko edo mahai multzo bakoitzeko bezero-taldeak gehienez 10 pertsonara mugatzen dira, bai barrualdeetan, bai terrazetan. Era berean mahaien edo mahai-multzoen arteko distantzia gutxienez 1,5 metrokoa izango da.
Neurri horiek berak aplikatuko zaizkie gazteen lokal edo lonjei, txokoei eta elkarte gastronomikoei.
- Barrualdeko kirol-jarduera gehienez 10 pertsonako taldeetan egituratu beharko da. Aldagelak %50ean bakarrik bete ahal izango dira.
- 2022ko urtarrilaren 1ean eta 6an, merkataritza establezimendu guztiak eta ostalaritza- eta jatetxe establezimendu eta zerbitzu guztiak ezin izango dira 08:00ak baino lehen ireki jendearentzat.
- Hau gomendatzen da: 2021eko abenduaren 31tik 2022ko urtarrilaren 1era bitartean eta 2022ko urtarrilaren 5etik 6ra bitartean, Gabonetako bazkariak eta afariak ospatzeko familia-topaketetan hamar pertsona baino gehiago ez biltzea, eta gehienez ere bi familia-unitate elkartzea.
Neurriak urtarrilaren 28 arte mantenduko dira.
Udalak arduraz jokatzeko eta zehazturiko neurriak errespetatzeko deia egiten du beste behin egoerak okerrera egin ez dezan.