Uztailaren 1ean martxan jarriko den Buruntzaldeko autobus kontzesio berriari buruzko informazio jardunaldia
2021·06·25
Datorren uztailaren 1ean jarriko da martxan "Tolosa, N-1, Buruntzaldea eta Donostiarekiko loturako errepide bidezko bidaiarien hiriarteko garraio-zerbitzu publiko erregularra emateko emakida”.
Gipuzkoako Foru Aldundiak jakinarazi duenez, zerbitzu berriak 30 autobuseko flota hibrido berri batekin emango dira (13 eta 15 metrokoak), eta gainerako 15 autobusak egungo enpresen autobus subrogatuak dira, 10 urtetik beherako antzinatasuna dutenak.
Ekainaren 29an emakida berriaren aurkezpena Matxoko geltokian
Kontzesio honen eraginpeko eremuko herritarrentzako zerbitzu-eskaintza berriaren gai garrantzitsuenak ezagutarazteko, autobus berri batekin pasatzea eta lineen ibilbideko udalerri bakoitzean gelditzea aurreikusi da, zalantzak argitzeko eta interesdunen kontsultei erantzuteko.
Urnietan datorren asteartean, ekainaren 29an, izango da hitzordua. Autobus ibiltaria 10:00etan iritsiko da Matxo tabernaren parean dagoen autobus geltokira, eta 10:30ak arte egongo da bertan, gerturatzen diren guztiei arreta eskainiz eta zalantzak argituz.
AGENDA
Covid-19 Urnietan
Azken 14 egunetako kasuak 100.000 biztanleko | |
400 kasu edo gehiago | |
300 eta 399 kasu artean | |
60 eta 299 kasu artean | |
60 kasu edo gutxiago | |
Eraginik gabe edo 5.000 biztanle baino gutxiago udalerrian |
*Datuen jatorria: OpenData Euskadi
**14 eguneko tasa 100.000 biztanleko. Tasak kalkulatzeko EUSTATen Biztanleen Udal-Erroldaren Estatistikan 2020ko urtarrilaren 1erako argitaratutako biztanleria hartzen da.