Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Urnietako udalaren logotipoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Barruko horrien irudia

Aplikazio habiaratuak

Albisteak

Boluntarioak bilatzen dira gizarte-desabantailan dauden lehen eta bigarren hezkuntzako ikasleen ikaskuntza eta garapen akademikoa bultzatzeko

.

2023·10·20


Eusko Jaurlaritzak “Aukerak suspertzen” ekimena abian du. Programa gizarte-desabantailan dauden Lehen Hezkuntza edo Bigarren Hezkuntzako ikasketak gauzatzen ari diren haur eta nerabeei zuzenduta dago, beraien ikaskuntza eta garapen akademikoa errazteko eskola-errefortzua eskaintzeko.

Esku hartze sozialaren arloko profesionalek eta boluntarioek emandako eskolaz kanpoko hezkuntza laguntza (ikasgelatik kanpokoa, on-line nahiz aurrez aurrekoa) eskaintzen du programak. Eskolako lanak egitera, gaitasun digitalen edota linguistikoen garapenera eta ikasteko tekniken ikaskuntzan dauden beharrak asetzera bideratuta dago. Gainera, modu osagarrian familiekin lan egiten da, horrela hauek ere seme-alabei laguntzeko gaitasunak garatu ahal izateko.

Hori guztia aurrera eramateko beharrezko materiala emango zaie (ordenagailuak eta konektagarritasuna bermatzeko gailuak, smartphone-a gailu egoki moduan kontutan izan gabe) irizpide zehatz batzuk betetzen dituzten haur eta nerabeei.

Boluntarioak

Horretarako, laguntzeko prest dauden boluntarioak behar dira.  Bete beharko duten baldientzaetako bat 18 urtetik gorakoak izatea da. Informazio gehiago nahi dutenek edo zalantzaren bat dutenek telefono zenbaki honetara dei dezakete edo ondorengo helbide elektronikora idatzi: 

  • 688 765 405
  • olgavazquez@agintzari.com

Banner-a

Youtube osoko bilkura

Jarrai gaitzazu Youtuben

Banner Informazio guztia eskura klik batean

INFORMAZIO
GUZTIA ESKURA
KLIK BATEAN

  Twitter   Facebook   YouTube

Banner Berrittu

AGENDA KULTURALA

AGENDA