Bolumen handiko hondakinak: utz itzazu dagokien lekuan eta egunean

2020·11·27
Urnietako Udalak kontzientziazio kanpaina bat abian jarri du herritarrei bolumen handiko hondakinak zein egunetan eta non utzi behar diren jakinarazteko. Era berean, hondakin horien gaineko informazioarekin eta herritik gertuen dagoen Garbigunearen gaineko informazioarekin informazio liburuxka bat banatu du herriko etxe guztietara. Beraz, Udalak liburuxka irakurtzea, jaramon egitea eta arduraz jokatzea eskatzen die urnietarrei.
Non utzi behar dira? Edukiontzien irlen ondoan, oinezko pasabideak oztopatu gabe eta modu txukun batean metatuta.
Zein egunetan utzi behar dira? Astelehenetan soilik utz daitezke.
Zeintzuk dira bolumen handiko hondakinak?
- Koltxoiak eta somierrak.
- Altzariak: mahaiak, armairuak, sofak…
- Tamaina handiko elektratresnak: hozkailuak, mikrouhin labeak, telebistak…
- Informatikako aparatuak eta elektratresna txikiak: irratia, ile lehorgailua…
Zeintzuk ez dira bolumen handiko hondakinak?
- Obra hondakinak: komunak, azulejoak, hodiak…
- Inausketa eta lorategiko hondakinak.
- Paleak.
- Kristalak.
- Osasun arloko hondakinak.
- Pneumatikoak.
- Etxeko beste hondakin arriskutsuen hondarrak: pintura-ontziak, bernizak, disolbatzaileak…
Nora bota behar dira beste hondakin horiek? Garbigunera.
Zein da Urnietatik gertuen dagoen Garbigunea? Andoaingoa.
Andoaingo Garbigunearen ordutegiak:
- Astelehenetik ostiralera: 9:00-12:30 eta 16:00-19:00
- Larunbatak: 9:00-13:30
Bolumen handiko hondakinak ere eraman daitezke Garbigunera.
AGENDA
Covid-19 Urnietan
Azken 14 egunetako kasuak 100.000 biztanleko | |
400 kasu edo gehiago | |
300 eta 399 kasu artean | |
60 eta 299 kasu artean | |
60 kasu edo gutxiago | |
Eraginik gabe edo 5.000 biztanle baino gutxiago udalerrian |
*Datuen jatorria: OpenData Euskadi
**14 eguneko tasa 100.000 biztanleko. Tasak kalkulatzeko EUSTATen Biztanleen Udal-Erroldaren Estatistikan 2020ko urtarrilaren 1erako argitaratutako biztanleria hartzen da.