Edukira joan

Urnietako udalaren logotipoa

Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Habiaratutako portletak
Albisteak
Atzealdea

Bideo lehiaketa beldur barik jarrera zabaltzeko

.

2021·09·24


Beldur Barik EAEko erakundeek bultzatutako programa bat da, gazteen artean indarkeria sexista prebenitzera bideratua. Horretarako,  gazteen artean hausnarketak eta eztabaidak sustatzea du helburu, gizartea eraldatzen laguntzeko eta gizarte matxista berdintasunezko gizarte bihurtzeko. Azken batean, Beldur Barik jarrera bultzatzea.

Bideo lehiaketa

Hala, Beldur barik jarrera bultzatzeko eta  errespetuan, berdintasunean eta autonomian oinarritutako jarrerak sustatzeko xedez, udan kanpaina berezi bat gauzatu zen, eta orain berriz, 12-26 urte bitarteko gazteei zuzenduriko bideo lehiaketa bat antolatu da.

Prestaturiko bideoek gehienez 3 minutuko iraupena izan behar dute eta aurkezteko azken eguna azaroak 5 izango da.

Sari potoloak

Parte hartzen duten pertsonen artean sari garrantzitsuak banatuko dira:

1. kategoriako saria: 400€
1. kategoriako aipamen berezia: 200€
2. kategoriako saria: 400€
2. kategoriako aipamen berezia: 200€
3. kategoriako saria: 400€
3. kategoriako aipamen berezia: 200€
Ikus-entzunezko lan onenari saria*: 300€
Parte-hartzeari saria**: 300€

INFORMAZIO GUZTIA HEMEN

 

 

#BeldurBarik21 #BeldurBarik #BBJarrera


Banner-a
Web edukia bistaratu

Jarrai gaitzazu Youtuben

Web edukia bistaratu

INFORMAZIO
GUZTIA ESKURA
KLIK BATEAN

  Twitter   Facebook   YouTube

Web edukia bistaratu
AGENDA KULTURALA

AGENDA