Bide publikoetan terrazak jartzeko ordenantza berriaren proiektu proposamena: urriak 31 ekarpenak egiteko azken eguna
2021·10·19
Urnietako Udalak proiektu proposamen bat garatu du bide publikoan terrazak jartzea arautzen duen ordenantza eguneratzeko. Proposamen hori Udalaren webgunean argitaratuta dago kontsulta publikorako, "Udal araudia" atalean. Dokumentuan zehazten dira, besteak beste, zer terraza mota instalatu ahal izango diren, zer baldintza eta betebehar bete beharko dituzten, zein denboraldi eta ordutegiren mende egongo diren, eta zer prozedurari jarraituko zaion baimenak emateko orduan.
Kontsulta Publikoa: Urriaren 31 ekarpenak aurkezteko azken eguna
Ordenantza honen xedea da espazio publikoaren erabilera arautzea, ostalaritza jarduera modu egoki eta kontrolatuan egin dadin, esaterako, bide publikoan pertsona guztien irisgarritasuna bermatuz.
Udalak landuriko proiektua aldatu daitekeen proposamena da, eta, horretarako, interesa duen edonork ekarpenak aurkeztu ahal izango ditu hilaren 31ra arte. Epe hori igarotakoan, jasotako proposamenak aztertuko dira, eta dagozkion aldaketak egin ondoren, ordenantza jendaurrean jarriko da. Azkenean, ordenantza berria indarrean sartuko da testu osoa Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hamabost lanegun igaro ondoren.
AGENDA
Covid-19 Urnietan
Azken 14 egunetako kasuak 100.000 biztanleko | |
400 kasu edo gehiago | |
300 eta 399 kasu artean | |
60 eta 299 kasu artean | |
60 kasu edo gutxiago | |
Eraginik gabe edo 5.000 biztanle baino gutxiago udalerrian |
*Datuen jatorria: OpenData Euskadi
**14 eguneko tasa 100.000 biztanleko. Tasak kalkulatzeko EUSTATen Biztanleen Udal-Erroldaren Estatistikan 2020ko urtarrilaren 1erako argitaratutako biztanleria hartzen da.