Aplikazio habiaratuak
Albisteak
Atzealdea Bide-gomendioak urtarrilaren 1ean Adarrara igo eta kotxez gerturatzen direnentzat
2022·12·28
Urteko lehenengo egunean Adarrara igotzeko ohitura du jende askok, eta ondorioz, kotxe mordoa pilatu ohi da Besabi inguruan. Gauzak horrela, Urnietako Udalak gomendio batzuk ematen ditu egun horri begira.
Zelai tabernaren aldetik igo
Besabira iristeko bi bide daude. Bat trenbide aldetik eta bestea, berriz, Zelai tabernaren aldetik. Bada, azken honetatik igotzea eta bestetik jaistea gomendatzen da.
8:00etan Xoxoka-Besabi errepidea itxiko da
Goizeko 8:00ak arte egongo da Besabira kotxez iristeko aukera. Ordu horretatik aukera, jaisteko aukera izango da, baina ez ordea, kotxez igotzekoa. Xoxokan itxiko da errepidea. Une horretatik aurrera, Xoxokara iristen diren autoei Urnietara bidean aparkatzeko eskatuko zaie.
Errepidearen ezker aldean soilik aparkatu
Besabiraino kotxez igotzen direnei errepidearen ezker aldean soilik aparkatzea eskatzen zaie (marra horia dagoen lekuetan salbu) beste aldea erabat libre utziz. Izan ere, bi alboetan aparkatuz gero, eta larrialdiren bat gertatuko balitz, larrialdi zerbitzuak bertatik pasatzeko behar duten espaziorik gabe geratu litezke.
Udaltzaingoak irizpide berbera mantentzeko eskatzen diete Bentasetik gora apartzeko asmoa duten pertsona guztiei ere. Eta baita, kotxea Xoxokatik Trenbide alderako bidean uzten dutenei ere.
Udaltzainak bertan izango dira eta zalantzarik izanez gero beraiei galdetzeko eta emaniko argibideak jarrraitzeko eskatzen da.