Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Urnietako udalaren logotipoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Barruko horrien irudia

Aplikazio habiaratuak

Albisteak

Atzealdea Bidaiateka lehiaketa Buruntzaldeko gazteentzat

.

2022·04·11


Urnietako Gazte Informazio Puntuak Bidaiateka lehiaketa jarriko du abian herriko gazteen mugikortasuna sustatzeko helburuz. Modu honetan, gazteek azken urte hauetan bizi izan dituzten esperientzia interesgarrien berri emateko aukera izango dute.

16 urtetik gorako Buruntzaldeko pertsonak

Buruntzaldeko edozein Udaletan (Urnieta, Hernani, Astigarraga, Usurbil, Andoain eta Lasarte) bizi, ikasi edo lan egiten duten eta 2006a baino lehenago jaiotako gazte bidaiazaleek aukera paregabea dute haien bidaiaren bat ezagutzera emateko: nolako esperientzia izan zen, nola antolatu zuen bidaia, zein ibilbide burutu zuen, zer ikusi eta ikasi zuen...

Aurkeztu 60 segundoko bideoa Instagram kontuaren bidez maiatzak 2-5 bitartean

Lehiaketa Instagram bidez egingo da eta bi fase izango ditu: aurkezpen fasea eta azken fasea. Lehenengo fasean 60 segundoko bideoa igo beharko da bidaiaren aurkezpena eginez. Horretaz gain, @gazteinfournieta profila jarraitu beharko da, feed-eko testuan @gazteinfournieta aipatu beharko da eta #BidaiatekaUrnieta hastag-a erabili beharko da. Bestalde, aurten, KM0 saria egongo da Euskal Herrian egindako bidaientzako. Sari horretara hautatu nahi dutenek feed-eko testuan #KM0 hastag-a erabili beharko dute. Aurkezpen fasean bideoa igotzeko epea maiatzaren 2an irekiko da eta maiatzaren 5ean itxiko da. Edozein bidaiak balioko du.

Maiatzaren 9 arte ahalik eta “atsegin dut” gehien lortzea gakoa

Ezarritako epean igotako bideoen arten maiatzaren 9 arte ahalik eta “atsegin dut” gehien lortzea izango da helburua, izan ere, “atsegin dut” kopuru handienak eskuratzen dituzten 3 bideoak izango dira azken fasera igaroko direnak. “Atsegin dut” kopuruan berdinketa suertatzen bada berriz, epaimahaiak erabakiko du berdindutakoen arten zein igaroko den azken fasera. Dinamika berdina jarraituko da KM0 sarirako ere. 

Hautatuek gehienez 5 minutuko bideoa prestatu beharko dute maiatzaren 16rako

Azken fasean lehiatzeko hautatuak izaten diren pertsonek bidaiaren informazio zabalagoa emanez gehienez 5 minutuko iraupena izango duen bideo bat prestatu eta bidali beharko dute gazteinformazioa@urnieta.eus helbidera. Horretarako azken eguna maiatzaren 16a izango dute. 

Sari potoloak 

Hiru bideo horiek @gazteinfournieta-ko instagram kontura igoko dira eta bideo irabazlea hautatzeko orduan ondorengo gauzak hartuko dira kontuan:

  • Bistaratzeak
  • “Gustatzen zait” kopurua.
  • Epaimahaiaren puntuazioa: material grafikoaren kalitatea, azalpena, komunikazio trebetasunak, originaltasuna eta balorazio askea.

Hiru alor horietan puntu gehien batzen dituen bideoa izango da irabazlea eta sariak berriz ondorengoak:

  • 1.postua: 250 euro
  • 2.postua: 150 euro
  • 3.postua: 100 euro
  • KM0 saria: 150 euro

Animatu eta parte hartu Bidaiateka lehiaketan.

INFORMAZIO GUZTIA HEMEN

Banner-a

Youtube osoko bilkura

Jarrai gaitzazu Youtuben

Banner Informazio guztia eskura klik batean

INFORMAZIO
GUZTIA ESKURA
KLIK BATEAN

  Twitter   Facebook   YouTube

Banner Berrittu

AGENDA KULTURALA

AGENDA