Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Urnietako udalaren logotipoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Barruko horrien irudia

Aplikazio habiaratuak

Albisteak

Beterri-Buruntzako Udal lankidetzarako hitzarmena luzatu da toki-garapenaren, ekonomia sustapenaren eta enpleguaren alorrean

.

2021·01·22


Urnietako Udalak aho batez onartu du Beterri-Buruntzako udal lankidetza hitzarmena luzatzea, tokiko garapen, sustapen ekonomiko eta enplegu alorretan, gaur goizean egindako osoko bilkuran.

2017an hasitako bideari jarraipena

Urnietako, Andoaingo, Hernaniko, Lasarte-Oriako, Astigarragako eta Usurbilgo udalek hitzarmen bat sinatu zuten 2017an, elkarrekin lan egiteko aipatutako eremuak bultzatzeko, eskualdeko garapen-agentzia bat (Mankomunitatea) eratzen zen bitartean.

Mankomunitatea oraindik eratu gabe dagoenez, eta kontuan hartuta hitzarmena urtarrilaren 26an amaitzen zela eta hitzarmen honen bidez abian jarritako zenbait programa ez daudela amaituta, berau luzatzea erabaki da, proiektuari jarraipena emateko. Luzapenak 4 urteko indarraldia izango du gehienez, eta hala badagokio, garatzen ari diren proiektuak bukatzean amaituko da.

Udalean ordezkaritza duten hiru alderdi politikoek hitzarmenaren garrantzia azpimarratu dute, eta halaber, Mankomunitatea lehenbailehen osatzea espero dute.

Banner-a

Youtube osoko bilkura

Jarrai gaitzazu Youtuben

Banner Informazio guztia eskura klik batean

INFORMAZIO
GUZTIA ESKURA
KLIK BATEAN

  Twitter   Facebook   YouTube

Banner Berrittu

AGENDA KULTURALA

AGENDA