Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Urnietako udalaren logotipoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Barruko horrien irudia

Aplikazio habiaratuak

Albisteak

Beterri-Buruntzako Mankomunitatea eratu da

.

2022·01·18


Urte askotako lanaren ondoren, Urnieta, Andoain, Astigarraga, Hernani, Lasarte-Oria eta Usurbilgo Udalek Beterri-Buruntza Mankomunitatea eratu zuten atzo eguerdian Hernaniko Udaletxean egindako bilkuran. 

Beterri-Buruntzako Mankomunitatearen helburu nagusia eskualdeko garapen ekonomiko eta soziala izango da, giza garapen iraunkorra eta herritarren ongizatea hobetzea erraztuko duten jarduerak sustatuz. Zehazki, besteak beste, enpleguari, ekintzailetzari, ingurumenari edo turismoari buruzko proiektuak sustatu eta diseinatzeaz arduratuko da, sozialki arduratsua den jarduera ekonomikoa bultzatuz eta herritarrei parte hartzeko aukera eskainiz 

Eraketa bilkuran izan ziren Mari Jose Izagirre, batzorde sustatzaileko presidentea eta zinegotzia, eta Maider Lainez Andoaingo alkatea; Xabier Urdangarin Astigarragako alkatea eta Roxali Fernandez zinegotzia; Xabier Lertxundi Hernaniko alkatea eta Patxi Ibarguren zinegotzia; Nuria Fernandez eta Jon Antxordoki Lasarte-Oriako zinegotziak; Luke Goñi eta Agurtzane Mercader Urnietako udaleko zinegotziak; Agurtzane Solabarrieta Usurbilgo alkatea, Beñat Larrañaga zinegotziarekin eta Andoaingo udal-idazkaria, Unai Rekondo.

Ordezkariek zin egin edo hitza eman ondoren, Beterri-Buruntzako Mankomunitatea eta Batzar Nagusia eratzeko adierazpena egin zen, eta, ondoren, Mari Jose Izagirre hautatu zen Beterri-Buruntzako Mankomunitateko lehendakari. Lehendakariorde kargua Nuria Fernández-i egokituko zitzaion, eta bilkura berean eratu zen Gobernu Batzordea, osatzen duten kide guztiak izendatuta.

Mari Jose Izagirre Andoaingo Udaleko Ekonomia Sustapen, Enplegu eta Gazteria zinegotzia da, eta, besteak beste, agentziaren batzorde sustatzaileko lehendakaria izan da orain arte. Bestalde, Fernández Lasarte-Oriako Udaleko Sozioekonomia Saileko zinegotzi arduraduna da.

Lehendakari izendatu berritan, Izagirrek eskerrak eta zorionak eman zizkien udal ordezkari guztiei, “eskualde mailako azken urteetako lehentasunezko erronka behar bezala gauzatzeagatik” eta emaitza “lankidetzaren eta ahalegin kolektibo handiaren bidetik” eman delako. Izagirrek gaineratu zuen agentzia operatiboa behar dela “dauden erronka sozioekonomikoei aurre egiteko, esate baterako, eskualdearen suspertzea Covid osteko aroan”.

Horrela, Beterri-Buruntza eskualde kohesionatuagoa lortzeko egitura sendotzen da, eta helburu partekatuak lortzeko baliabide egokiak eskaintzeko aukera indartzen da.

 

 

Banner-a

Youtube osoko bilkura

Jarrai gaitzazu Youtuben

Banner Informazio guztia eskura klik batean

INFORMAZIO
GUZTIA ESKURA
KLIK BATEAN

  Twitter   Facebook   YouTube

Banner Berrittu

AGENDA KULTURALA

AGENDA