Edukira joan

Urnietako udalaren logotipoa

Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Habiaratutako portletak
Albisteak
Atzealdea

Beñat Lizaso urnietarraren “Zomorroaren kronika bat" erakusketa Lekaion azaroak 9-17 bitartean

.

2021·11·04


Beñat Lizaso urnietarra gizarteko talde desberdinek pandemia garaian bizi izan dituzten egoerak azaleratzen saiatu da “Zomorroaren kronika bat” erakusketaren bitartez. Berak ateratako argazkiz osaturiko erakusketa Lekaioko areto nagusian izango da ikusgai azaroaren 9tik 17ra bitartean. 

Bisita komentatuak

Gainera bisita komentatuak egiteko aukera egongo da Lizaso beraren eskutik ondorengo egunetan: 

  • Azaroak 9, 11 eta 16.

Bi txanda izango dira egun horietako bakoitzean:

  1. Txanda: 18:00
  2. Txanda: 19:00

Izen ematea

Bisitetarako sarrera doakoa izango da baina, ezinbestekoa izango da izena ematea, plazak mugatuak baitira: Izen ematea Saroben (astelehenetik ostiralera 9:00-13:00 eta 16:00-18:00) edo bibe.me webgunean gauzatu daiteke.

IZENA EMAN ONLINE Azaroak 9, asteartea, 18:00etan 1. txanda

IZENA EMAN ONLINE Azaroak 9, asteartea, 19:00etan 2. txanda

IZENA EMAN ONLINE Azaroak 11, osteguna, 18:00etan 1. txanda

IZENA EMAN ONLINE Azaroak 11, osteguna, 19:00etan 2. txanda

IZENA EMAN ONLINE Azaroak 16, asteartea, 18:00etan 1. txanda

IZENA EMAN ONLINE Azaroak 16, asteartea, 19:00etan 2. txanda

Azalpena: Koronabirusak hamaika modutara eragin dio gizarteko pertsona orori. Beñat Lizaso Garcia (Urnieta, 1998) bere egunerokotasunean argazkiak ateratzera bultzatu zuen itxialdiak.

Gizartea osatzen duten hainbat talde aurkezten ditu egileak, beti ere pandemia garaian, eta talde bakoitza une horretan bizitzen ari dena erakusteko asmoz: adinekoak, gazteak eta gelditzen ez direnak. 


Banner-a
Web edukia bistaratu

Jarrai gaitzazu Youtuben

Web edukia bistaratu

INFORMAZIO
GUZTIA ESKURA
KLIK BATEAN

  Twitter   Facebook   YouTube

Web edukia bistaratu
AGENDA KULTURALA

AGENDA