Eduki publikatzailea

Barne Berdintasun plana

URNIETAKO UDALAREN GENERO BERDINTASUNERAKO I.BARNE PLANA


Urnietako Udalaren Berdintasunerako I. Barne Planak helburu bikoitza du: batetik, lege-esparruak ezarritako betebeharrak betetzea; eta bestetik, erakundearen eguneroko jardunean ematen diren genero-desberdintasunak murriztea eta desagerraraztea. Plan hau 2026–2029 epealdirako diseinatu da, eta ikuspegi feminista, intersekzionala eta inklusiboa txertatzen du administrazioaren kudeaketan.

Plan honek irismen zabala du; izan ere, aintzat hartzen ditu bai emakumeak, bai sexu-joerarengatik edo genero-identitateagatik (sexuaren, generoaren eta sexualitatearen gizarte-arauak ez betetzeagatik) diskriminazioa nozitzen duten pertsonak (LGTBI pertsonak).

Barne Plan hau 2025ean zehar garatu da eta prozesu parte-hartzaile eta gardena du oinarri. Negoziazio Batzordea izan da prozesuaren ardatza, eta bertan udalak, langileen ordezkaritzak eta kanpo-aholkularitza teknikoak koordinatuta egin dute lan.

Dokumentu honetako helburu estrategikoak eta ekintzak aurretiaz egindako genero-diagnostiko integralean oinarritzen dira. Diagnostiko hori ez dago dokumentu honetan duen luzeragatik, baina Planaren oinarri teknikoa eta politikoa da.

Plan honen xedea diagnostikoan identifikatutako erronkei modu antolatuan erantzutea da, eta Udalaren barne funtzionamenduan berdintasun kultura, zaintzan erantzukidetasuna eta lan-ingurune osasuntsua sustatzea. Horretarako, dokumentuak berdintasuna zeharka txertatzeko ekintza-esparrua jasotzen du: politika publikoetan, antolaketan, kudeaketan eta barne-harremanetan.

Urnietako Berdintasunerako I. Barne Plana eraldaketa tresna da, eta datozen lau urteetan Udalaren barne-kultura, antolaketa eta lan-harremanak ikuspegi feministan oinarrituta berritzeko bultzada estrategiko bihurtzen da.


Nabarmenak