Edukira joan

Urnietako udalaren logotipoa

Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Habiaratutako portletak
Albisteak
Atzealdea

Baditugu “Metropolis” pelikula eta musika ikuskizunerako sarreren zozketaren irabazleak

.

2022·12·16


“Metropolis” pelikula eta musika zuzenean (Joxan Goikoetxea eta Roberto Yaben) ikusgai izango da abenduaren 27an, Sarobe arte eszenikoen gunean. 

  • Eguna: abenduak 27
  • Ordua: 19:00
  • Lekua: Sarobe arte eszenikoen gunea
  • Hizkuntza: euskara
  • Sarrera: 5 euro

Udalak 2 sarrerako 4 sorta zozkatu ditu abenduaren 15 arte izena eman zuten urnietarren artean.

Zozketa gaur goizean gauzatu da eta hauek izan dira irabazleak:

  • Martxel Usarraga Maiz
  • Ana Maria Roman Delgado
  • Ernesto Montes Marcos
  • Maria Roman Revuelta

Sarrerak Saroben jaso beharko dituzte

Gainerakoentzat sarrerak (5 €) salgai daude Sarobeko bulegoan.

  • Astelehenetik ostiralera 9:00-13:00 eta 16:00-18:00

Online ere eros daitezke sarrerak.

EROSI SARRERAK ONLINE

Sinopsia: Fritz Lang zuzendariaren METROPOLIS (1927) filmaren proiekzioa, zuzeneko sintetizadoreen musikarekin, Joxan Goikoetxearen eskutik. Roberto Yabenek lagunduko dio gitarra elektrikoan. Fritz Langek zuzendutako zientzia fikziozko film mutu alemaniarra da Metropolis, 1927koa, eta Alemaniako zinema espresionistako eta munduko zinemaren historiako film handienetako bat da. Musikaren atalak 1994an Joxan Goikoetxeak konposatutako soinu-banda du ardatz, film mutuei laguntzeko erabiltzen zen bat-bateko estiloaren antzekoa, baina fikzio hiperrealista eta espresionista nabarmentzen saiatzen den tratamendu elektronikoarekin.

Fitxa artistikoa

  • Sintetizadoreak: Joxan Goikoetxea
  • Gitarra elektrikoa: Roberto Yaben

Banner-a
Web edukia bistaratu

Jarrai gaitzazu Youtuben

Web edukia bistaratu

INFORMAZIO
GUZTIA ESKURA
KLIK BATEAN

  Twitter   Facebook   YouTube

Web edukia bistaratu
AGENDA KULTURALA

AGENDA