Baditugu “Laxaro Tormeseko itxumutila” familia ikuskizunerako sarreren zozketaren irabazleak
2021·10·18
Almagro 2020 Antzerki Klasikoaren Jaialdian epaimahaiaren aipamen berezia jaso zuen “Laxaro Tormeseko itxumutila” familia ikuskizuna ikusgai izango da urriaren 31n Sarobe arte eszenikoen gunean.
- Eguna: urriak 31
- Ordua: 18:00
- Lekua: Sarobe arte eszenikoen gunea
- Hizkuntza: euskara
- Sarrera: 3 euro
Udalak 2 sarrerako 4 sorta zozkatu ditu urriaren 17 arte izena eman zuten urnietarren artean.
Zozketa gaur goizean gauzatu da eta hauek izan dira irabazleak:
- Yolanda Garcia Clemente
- Jose Mari Campos
- Pedro Martín López
- Ana Rodriguez Cantero
Sarrerak Saroben jaso beharko dituzte
Gainerakoentzat sarrerak (3 €) salgai daude Sarobeko bulegoan.
- Astelehenetik ostiralera 9:00-13:00 eta 16:00-18:00
Online ere eros daitezke sarrerak.
Sinopsia: Pedras de Cartonek Tormesko Lazarilloren istorioa aurkezten du, lehen aldiz maskarekin eta hitzik gabe kontatuta. Konpainiak haur eta gazteentzako antzerkian ibilbide luzea duten profesionalak ditu zeregin horretarako. Familian gozatzeko hitzik gabeko komedia.
Fitxa artistikoa eta teknikoa
Aktoteak: Xosé Manuel Esperante, Xosé Vilarelle eta Juan Rodríguez
Zuzendaritza: Pablo Sánchez e Laura Sarasola
Jatorrizko soinu banda: Davide González
Maskarak: Tigre de Papel
Eszenografía: José Manuel Faro "Coti"
AGENDA
Covid-19 Urnietan
Azken 14 egunetako kasuak 100.000 biztanleko | |
400 kasu edo gehiago | |
300 eta 399 kasu artean | |
60 eta 299 kasu artean | |
60 kasu edo gutxiago | |
Eraginik gabe edo 5.000 biztanle baino gutxiago udalerrian |
*Datuen jatorria: OpenData Euskadi
**14 eguneko tasa 100.000 biztanleko. Tasak kalkulatzeko EUSTATen Biztanleen Udal-Erroldaren Estatistikan 2020ko urtarrilaren 1erako argitaratutako biztanleria hartzen da.