Baditugu “Kopaz kopa” antzerkiaren aurrestreinaldirako sarreren zozketaren irabazleak
2021·09·20
Ainhoa Aierbe, Iñigo Aranbarri, Asier Sota eta Ainara Ortega aktore ezagunek “Kopaz kopa” antzerkiaren aurrestreinaldia eskainiko dute urriaren 9an Sarobe arte eszenikoen gunean.
- Eguna: urriak 9
- Ordua: 19:00
- Lekua: Sarobe arte eszenikoen gunea
- Hizkuntza: euskara
- Sarrera: 5 euro
Udalak 2 sarrerako 4 sorta zozkatu ditu irailaren 19 arte izena eman zuten urnietarren artean.
Zozketa gaur goizean gauzatu da eta hauek izan dira irabazleak:
- Jasone Urruzola
- Unai Lizarribar
- Eneritz Albizu
- Beatriz Urresti
Sarrerak Saroben jaso beharko dituzte
Gainerakoentzat sarrerak (5 €) salgai jarriko dira laster.
Sinopsia: Mikel, dibortziatua eta idazle frustratua, eta Ander, ezkontzeko zorian dagoen aktorea, azken horren ezkongabe-agurrean bat datoz. Segurtasunik eza arrastaka eramaten dute kopaz kopa, erdipurdikotasunetik ihes egin eta bizirik sentitzeko zerbait aurkitu nahian. Gau horretan, Amaia eta Terra ezagutuko dituzte, emakume independente, ekintzaile eta aldartetsuak eta gizonen bizitzak desorekatuko dituzte...