Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Urnietako udalaren logotipoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Barruko horrien irudia

Aplikazio habiaratuak

Albisteak

Atzealdea Baditugu “Itsatsita” ezohiko musikalaren aurrestreinaldirako sarreren zozketaren irabazleak

.

2022·04·08


Demode Quartet-en “Itsatsita” ezohiko musikalaren aurrestreinaldia ikusgai izango da apirilaren 21ean, Sarobe arte eszenikoen gunean.

  • Eguna: apirilak 21
  • Ordua: 20:00
  • Lekua: Sarobe arte eszenikoen gunea
  • Hizkuntza: euskara
  • Sarrera: 5 euro

Udalak 2 sarrerako 4 sorta zozkatu ditu apirilaren 7 arte arte izena eman zuten urnietarren artean.

Zozketa gaur goizean gauzatu da eta hauek izan dira irabazleak:

  • Marisa Iturbe Cardona
  • Idoia Muñoz Berasategi
  • Mikel Franco Herrera
  • Pilar Iriondo Lasa

Sarrerak Saroben jaso beharko dituzte

Gainerakoentzat sarrerak (5 €) salgai daude Sarobeko bulegoan.

  • Astelehenetik ostiralera 9:00-13:00 eta 16:00-18:00

Online ere eros daitezke sarrerak.

EROSI SARRERAK ONLINE

Sinopsia: Neska batek eta mutil batek diskoteka batean elkar ezagutzen dute eta kimika sortzen da. Gauza batek bestea dakar: baietz, ezetz… eta azkenean baietz: sutsuki enroilatzen dira bainu batean. Nori ez zaio gertatu? 

Baina istorio hau ez da amaitzen gazteen, musikaren eta alkoholaren gaueko istorio asko amaitzen diren bezala: gure protagonistek espero ez zuten arazo txiki batekin egingo dute topo. Medikuek “penis captivus” deitzen diote, eta topaketa sutsu honen amaiera ez da bainu batean izango, ospitale bateko larrialdi-gelan baizik. Han hasten da benetan gure historia.

Mutiko eta neskak, hitzez hitz itsatsita egongo direnez, elkar ulertzera eta elkar ezagutzera kondenatuta egongo dira Larrialdietako Boxean itxaronaldi luze horretan. Itxaronaldia tentsioz betea, zirraragarria eta oso komikoa izango da, baina batez ere... musikala!

Fitxa artistikoa

  • Zuzendaria: Patxi Barco
  • Zuzendari musikala: Joli Pascualena
  • Interpreteak: Xanti Korkostegi, Maria Redondo, Ainhoa Aierbe, Paul San Martin
  • Produkzioa: Demode Produkzioak
  • Libretoa eta Musika: Ferran Gonzalez, Alicia Serrat, Joan Miquel Perez.
  • Euskarara egokitzea: Aitziber Garmendia, Patxi Barco

Banner-a

Youtube osoko bilkura

Jarrai gaitzazu Youtuben

Banner Informazio guztia eskura klik batean

INFORMAZIO
GUZTIA ESKURA
KLIK BATEAN

  Twitter   Facebook   YouTube

Banner Berrittu

AGENDA KULTURALA

AGENDA