Edukira joan

Urnietako udalaren logotipoa

Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Habiaratutako portletak
Albisteak
Atzealdea

Baditugu “Ikimilikiliklik” familia ikuskizunerako sarreren zozketaren irabazleak

.

2022·01·14


“Ikimilikiliklik” familia ikuskizuna ikusgai izango da urtarrilaren 23an Sarobe arte eszenikoen gunean. 7 urtetik gorako haurrei zuzendua dago.

  • Eguna: urtarrilak 23
  • Ordua: 17:30
  • Lekua: Sarobe arte eszenikoen gunea
  • Hizkuntza: euskara
  • Sarrera: 3 euro

Udalak 2 sarrerako 4 sorta zozkatu ditu urtarrilaren 13 arte izena eman zuten urnietarren artean.

Zozketa gaur goizean gauzatu da eta hauek izan dira irabazleak:

  • Ainhoa Jauregi Zubeldia
  • Maria Roman Revuelta
  • Izarne Moreno Manterola
  • Andrea Suarez Garcia

Sarrerak Saroben jaso beharko dituzte

Gainerakoentzat sarrerak (3 €) salgai daude Sarobeko bulegoan.

  • Astelehenetik ostiralera 9:00-13:00 eta 16:00-18:00

Sarrerak online ere eros daitezke.

EROSI SARRERAK ONLINE

Sinopsia: Xirristi mirristi, gerrena plat, olio zopa, kikili salda, urrup, edan edo klik, ikimilikiliklik” abesten zuen Mikel Laboa euskal kantautoreak, eta sorgin baten irudia agertzen zitzaigun denoi buruan, araoa errezitatzen edabe miraritsua prestatu artean. Marie de Jongh konpainiaren proiektu berri honek neskato/emakume bat du protagonista, haurtzaroan hain zuzen sorginen beldur bazen ere, haietako bat bilakatuko dena. Baina ez da protagonista bakarra izango, hitza ere hala izango baita.

Keinuzkoa ez den ikuskizuna aurkeztuko du konpainiak bere historian lehen aldiz, Jokin Oregiren zuzendaritzapean, hitza bera beldurrari buruzko hausnarketa bat partekatzeko ezinbesteko elementu dramatikotzat hartuta. Ikuskizuna Jokin Oregik berak idatzitako Ikimilikiliklik ipuinean oinarritzen da.

Autoretza eta zuzendaritza: Jokin Oregi

Aktoreak: Ana Meabe/Aiora Sedano, Maitane Sarralde, Juana Palacios/Leire Omeñaca

Eszenografia: Ikerne Giménez

Musika: Adrián García de los Ojos

Jantziak: Rosa Solé

Argiztapena: Javi Kandela

Produkzio exekutiboa: Pio Ortiz de Pinedo

Produkzioa: Marie de Jongh


Banner-a
Web edukia bistaratu

Jarrai gaitzazu Youtuben

Web edukia bistaratu

INFORMAZIO
GUZTIA ESKURA
KLIK BATEAN

  Twitter   Facebook   YouTube

Web edukia bistaratu
AGENDA KULTURALA

AGENDA