Aplikazio habiaratuak
Albisteak
Atzealdea Baditugu “Hoponopono” antzerkirako sarreren zozketaren irabazleak
2022·11·07
“Hoponopono” antzerkia ikusgai izango da azaroaren 20an, Sarobe arte eszenikoen gunean.
- Eguna: azaroak 20
- Ordua: 19:00
- Lekua: Sarobe arte eszenikoen gunea
- Hizkuntza: gaztelania
- Sarrera: 5 euro
Udalak 2 sarrerako 4 sorta zozkatu ditu azaroaren 6 arte izena eman zuten urnietarren artean.
Zozketa gaur goizean gauzatu da eta hauek izan dira irabazleak:
- Irati Rosco Muñoz
- Paula López Pereira
- Ana Rodriguez Cantero
- Ane Salsamendi Tolosa
Sarrerak Saroben jaso beharko dituzte
Gainerakoentzat sarrerak (5 €) salgai daude Sarobeko bulegoan.
- Astelehenetik ostiralera 9:00-13:00 eta 16:00-18:00
Online ere eros daitezke sarrerak.
Sinopsia: Polinesiar irletako herri-kulturetan, pertsonek egiten zituzten akatsak gaixotasunen eragileak zirela uste zen, jainkoen animoak ernegatzen zituztelako. Hoponopono, esan nahi du, hawaiieraz, higiene mentala bezalako zerbait. Uharte hartako bertakoek familia-batzarrak egiten zituzten, non harremanak hitzen, eztabaidaren, aitorpenaren, ordainaren, damuaren, besteekiko ulermen zintzoaren, barkamenaren eta, azken batean, maitasunaren bidez bideratzen eta orekatzen baitziren. Eta horretatik dator, hain zuzen ere, antzezlan hau. Paloma eta Pilar Ayahuasca probatzearren erretiro espiritual batera doazen bi ahizpa dira. Gure protagonistek, tragikomedia gisa, mahai gainean jarriko dituzte beren beldur, blokeo eta zauri sakonenak.
Fitxa artistikoa
- Protagonistak: Paloma (Marta Candial), Pilar (Ainhoa Cilveti)
- Banaketa: Bruneta (Juncal Arizcuren), Roy (Sven Przemyslowski)
- Gidoia: Cristina Torres
- Zuzendaria: Cristina Torres
- Eszenografia: Amagoia Suárez y Cristina Torres
- Argiztapen teknikoa: Amagoia Suárez
- Soinua: Ainhoa Montes
- Jantziak: Anabasa Kultur Elkartea