Baditugu Hodei Magoaren “Ezinezkoaren logika” magia ikuskizunerako sarreren zozketaren irabazleak
2021·02·19
Hodei Magoak “Ezinezkoaren logika” magia ikuskizuna eskainiko du Sarobe arte eszenikoen gunean.
- Eguna: otsailak 28
- Ordua: 17:30
- Lekua: Sarobe
- Hizkuntza: euskara
- Prezioa: 3 euro
Udalak 2 sarrerako 4 sorta zozkatu ditu otsailaren 18 arte izena eman zuten urnietarren artean.
Zozketa gaur goizean gauzatu da eta hauek izan dira irabazleak:
- Estefanía Balsa Balsa
- Leyre Perales Lafourcade
- María Roman Revuelta
- Adrián García Melero
Sarrerak Saroben jaso beharko dituzte
Gainerakoentzat sarrerak (3 €) salgai jarriko dira Sarobeko bulegoan otsailaren 22tik aurrera. Online ere erosteko aukera ere izango da.
Sinopsia:
Ezinezkoa: ezin daitekeena edo betetzeko zaila dena.
Ezinezkoaren logikan arau bakarra dago: ez dago eskuraezina den ezer. Ordubetez baino gehiagoz “ezinezkoa errealitate bihur daiteke”.
Hodeik bere ikuskizun berria aurkezten digu, formatu handiko ekoizpena hainbat urte osatzen egon den joku aukeraketarekin, emaitza originala lortuz, zeinean denok ezagutzen dugun magia klasikoa, sortzen ari den magia modernoarekin bat egiten du. Ezinezko ihesak, hainbat zatitan mozten diren gorputz atalak, asmaketa imajinaezinak, baita publiko osoak parte hartuko duen joku handia ere.
Hau guztia argi, kolore eta kez betetako argiztapen harrigarriaz; landutako soinu-bandaz; eta Hodeiren presentzia nabarmentzen duen eszenaratzeaz, erritmoaz eta inork axolagabe utziko ez duen umoreaz lagunduta.
Posible eta ezinezkoaren arteko muga non dagoen aurkitzera ausartzen zara?
AGENDA
Covid-19 Urnietan
Azken 14 egunetako kasuak 100.000 biztanleko | |
400 kasu edo gehiago | |
300 eta 399 kasu artean | |
60 eta 299 kasu artean | |
60 kasu edo gutxiago | |
Eraginik gabe edo 5.000 biztanle baino gutxiago udalerrian |
*Datuen jatorria: OpenData Euskadi
**14 eguneko tasa 100.000 biztanleko. Tasak kalkulatzeko EUSTATen Biztanleen Udal-Erroldaren Estatistikan 2020ko urtarrilaren 1erako argitaratutako biztanleria hartzen da.