Aplikazio habiaratuak
Albisteak
Atzealdea Baditugu “Hobe ixilik” antzerkiaren aurrestreinaldirako sarreren zozketaren irabazleak
2022·12·28
“Hobe ixilik” antzerkiaren aurrestreinaldia ikusgai izango da urtarrilaren 11n, Sarobe arte eszenikoen gunean.
- Eguna: urtarrilak 11
- Ordua: 19:00
- Lekua: Sarobe arte eszenikoen gunea
- Hizkuntza: euskara
- Sarrera: 5 euro
Udalak 2 sarrerako 4 sorta zozkatu ditu abenduaren 27 arte izena eman zuten urnietarren artean.
Zozketa gaur goizean gauzatu da eta hauek izan dira irabazleak:
- Idoia Gorroño
- Marijo Aiertza Lete
- Elixane Urkijo Alonso
- Ane Marin Ibañez
Sarrerak Saroben jaso beharko dituzte
Gainerakoentzat sarrerak (5 €) salgai daude Sarobeko bulegoan.
- Astelehenetik ostiralera 9:00-13:00 eta 16:00-18:00
Online ere eros daitezke sarrerak.
Sinopsia: Emakumea eta gizona. Gizona eta emakumea. Solasean, zirika, eztabaidan. Zertaz? Berdin dio. Eguneroko kontuak, gazta-tarta, patinetea, almorranak… edo gai potoloak, aldaketa klimatikoa, politika, Me Too…
Baina esan, dena esan behar al da? Ixiltzea ez al da hobe batzutan?
Fitxa artistikoa
- Egilea: Salome Lelouch
- Zuzendaria: Begoña Bilbao Lejarzegi
- Itzulpena: Ramon Agirre
- Aktoreak: Itziar Ituño eta Ramon Agirre
- Eszenografia: Asier Sancho Senosiain
- Jantzien diseinua: Cristina Martinez
- Argiztapena: Julen Zabala
- Teknikoa: Alfredo Medina Lirio
- Argazkiak: David Vicente
- Kartela: Javier Naval
- Ekoizpen Exekutiboa: Martin Agirre
- Ekoizpen arduraduna: Xabier Agirre
- Ekoizpena: Txalo