Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Urnietako udalaren logotipoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Barruko horrien irudia

Aplikazio habiaratuak

Albisteak

Atzealdea Baditugu “Hiru kortse, azukre asko eta Brandy gehiegi” antzerkirako sarreren zozketaren irabazleak

.

2022·02·25


“Hiru kortse, azukre asko eta Brandy gehiegi” antzerkia ikusgai izango da martxoaren 11n Sarobe arte eszenikoen gunean. 

  • Eguna: martxoak 11
  • Ordua: 19:00
  • Lekua: Sarobe arte eszenikoen gunea
  • Hizkuntza: euskara
  • Sarrera: 5 euro

Udalak 2 sarrerako 4 sorta zozkatu ditu otsailaren 24 arte izena eman zuten urnietarren artean.

Zozketa gaur goizean gauzatu da eta hauek izan dira irabazleak:

  • Joxi Olaran Bada
  • Igor Ugalde Epelde
  • Jose Antonio Moriche
  • Irati Zinkunegi Ansa

Sarrerak Saroben jaso beharko dituzte

Gainerakoentzat sarrerak (5 €) salgai daude Sarobeko bulegoan.

  • Astelehenetik ostiralera 9:00-13:00 eta 16:00-18:00

Online ere eros daitezke sarrerak.

EROSI SARRERAK ONLINE

Sinopsia: “Nor naiz ni, zuk fikzionatzen ez nauzunean? Nor zara zu, ni fikzionatzeko baimenik ez duzunean? Izan gaitezke gu? Zer desikasi beharko genuke, nola, nondik..”

Emakume 1, emakume 2, emakume 3, kanpai hotsekin batera, puntual elkartzen dira merienda mahai baten inguruan. Tisana, pasta, azukre eta pastelitoz betetzen dituzte gorputzak, beraien egunerokotasunaz hitz egiten duten bitartean. 

Ba ote dakite, beraien bizitza beste norbaitek kontatua izan dela? Zein begiradatik izan dira sortuak emakume hauek? Nork idatzi du tinta lodiz historia? Historia kontatu diguten bezalakoa da? 

Nork mugitzen ditu emakume hauen kortseen hariak?

KAMIKAZ Kolektiboaren eta TTAK Teatroaren arteko elkarlanetik sortutako hirugarren proiektua da hau. KAMIKAZ Kolektiboa Amancay Gaztañagak, Erika Olaizolak eta Miren Gaztañagak sortu zuten 2014an, eta Ttak Teatroa Ainhoa Alberdik eta Iraia Eliasek 2008an. Bi konpainiek antzerkia ikusteko eta bizitzeko modua partekatzen dute, bai eta genero-ikuspegia sortu eta txertatu beharra ere. Agur eta dolore, Matriuska eta orain Hiru kortse, azukre asko eta brandy gehiegi dira elkarrekin sortu dituzten obrak.

Aktoreak: Erika Olaizola, Iraia Elias eta Amancay Gaztañaga.

Banner-a

Youtube osoko bilkura

Jarrai gaitzazu Youtuben

Banner Informazio guztia eskura klik batean

INFORMAZIO
GUZTIA ESKURA
KLIK BATEAN

  Twitter   Facebook   YouTube

Banner Berrittu

AGENDA KULTURALA

AGENDA