Baditugu “Hirira” musikalerako sarreren zozketaren irabazleak
2021·07·19
Easo Eskolaniak eta Easo Gazte Abesbatzak “Hirira” musikala eskainiko dute uztailaren 29an Sarobe arte eszenikoen gunean.
- Eguna: uztailak 29
- Ordua: 19:00
- Lekua: Sarobe arte eszenikoen gunea
- Hizkuntza: euskara
- Sarrera: 3 euro
Udalak 2 sarrerako 4 sorta zozkatu ditu uztailaren 18 arte izena eman zuten urnietarren artean.
Zozketa gaur goizean gauzatu da eta hauek izan dira irabazleak:
- Loli Molina
- Lydia Usarrraga Ramos
- Cesar Sanchez
- Carmen Zumeta Lopez
Sarrerak Saroben jaso beharko dituzte
Gainerakoentzat sarrerak (3 €) salgai dira Sarobeko bulegoan: astelehenetik ostiralera 9:00-14:00.
Online ere eros daitezke www.bibe.me webgunean.
Sinopsia: Paul Hindemithen obra gidari dela, Easo Abesbatzak abesbatza-kideen irudimen eta gizarte gaitasunak landuko dituzten hainbat mintegi burutuko ditu, kontzertu hau prestatzeko. Xede nagusia hiria zer den hausnartzen duten benetako proposamenak sortzea izango da, maila guztietan: hirigintza, gizartea, kultura, herritarrak…
Fitxa artistiko eta teknikoa
- Proiektu zuzendaria eta koordinatzailea: Gorka Miranda
- Sorkuntza, eszena eta arte zuzendaria: Mafalda Saloio
- Musika zuzendaria eta pianoa: David de Oliveira
- Eszenografia: Enrique Sancho, Jaime de los Ríos
- Argiztapena: David Alkorta
- Musika moldaketak: Josu Elberdin
- Hitzak eta parte-hartze arduraduna: Marta García
- Musika Hamabostaldiaren ekoizpena
AGENDA
Covid-19 Urnietan
Azken 14 egunetako kasuak 100.000 biztanleko | |
400 kasu edo gehiago | |
300 eta 399 kasu artean | |
60 eta 299 kasu artean | |
60 kasu edo gutxiago | |
Eraginik gabe edo 5.000 biztanle baino gutxiago udalerrian |
*Datuen jatorria: OpenData Euskadi
**14 eguneko tasa 100.000 biztanleko. Tasak kalkulatzeko EUSTATen Biztanleen Udal-Erroldaren Estatistikan 2020ko urtarrilaren 1erako argitaratutako biztanleria hartzen da.