Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Urnietako udalaren logotipoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Barruko horrien irudia

Aplikazio habiaratuak

Albisteak

Atzealdea Baditugu “Forever” antzerkiaren aurrestreinaldirako sarreren zozketaren irabazleak

.

2023·01·09


“Forever” antzerkiaren aurrestreinaldia ikusgai izango da urtarrilaren 20n, Sarobe arte eszenikoen gunean. 

  • Eguna: urtarrilak 20
  • Ordua: 19:00
  • Lekua: Sarobe arte eszenikoen gunea
  • Hizkuntza: testurik gabea
  • Sarrera: 5 euro

Udalak 2 sarrerako 4 sorta zozkatu ditu urtarrilaren 8 arte izena eman zuten urnietarren artean.

Zozketa gaur goizean gauzatu da eta hauek izan dira irabazleak:

  • Kontxi Garcia Garcia
  • Carmen Ruiz
  • Belén González Barriuso
  • Olaia Bueno Gorrotxategi

Sarrerak Saroben jaso beharko dituzte

Gainerakoentzat sarrerak (5 €) salgai daude Sarobeko bulegoan.

  • Astelehenetik ostiralera 9:00-13:00 eta 16:00-18:00

Online ere eros daitezke sarrerak.

EROSI SARRERAK ONLINE

Sinopsia: Elkar maite dute, hainbeste, seme batengan gauzatu nahi dutela maitasun hori. Seme hori bihotz-bihotzez nahi dute. Behar fisikoa da. Baina, azkenean desio hori gauzatzen denean, seme hori ez da imajinatzen zutena.
Horrela hasten da Forever, amestu zuten familiaren irudikapena urruntzen joaten da. Betiko maitasun ideiari buruzko ikuskizun ironikoa, non patuak ez duen erantzukizun osoa bere gain hartzen.
Helduei eta gazteei zuzenduta, proposamen berri honek seme-alaba desiratu, zaindu eta maitatu duen bikote batek dituen familia-harremanak aztertzen ditu. Bikote horren egoera zaildu egiten da haurraren nerabezaroan, eta agerian uzten ditu gure desioen, etorkizuneko proiekzioen eta errealitatearen arteko distantziatik sortzen diren beldurrak, gatazkak eta frustrazioa.
Gai horiek guztiek interpelatu egiten gaituzte, guri eragiten digute eta erraz identifikatuta senti gaitezke.
Kulunka Teatroak, “André eta Dorine” eta ”Solicitudes” obren arrakastaren ondoren, eta sormen-talde bera mantenduz, maskara osoko legoaiaren aldeko apustua egiten du, hitzik gabe, familia-nukleo batean gertatzen den istorio hau kontatzeko.

Fitxa artistikoa

  • Egileak: Iñaki Rikarte, José Dáult, Garbiñe Insausti, Edu Cárcamo
  • Zuzendaritza: Iñaki Rikarte
  • Antzezleak: Jose Dault, Garbiñe Insausti, Edu Cárcamo
  • Argiztapenaren eta eszenografiaren diseinua: Javier Ruiz de Alegría
  • Musika-konposizioa eta soinu-espazioa: Luis Miguel Cobo
  • Maskarak: Garbiñe Insausti
  • Eszenografia eta jantzigintza diseinua: Ikerne Jiménez
  • Produkzioa: Kulunka Teatro
  • Banaketa: Proversus
  • Prentsa: María Díaz
  • FOREVER, Centro Dramático Nacional, Arriaga Antzokiaeta VIctoria Eugenia Antzokiaren koprodukzioa da.

Banner-a

Youtube osoko bilkura

Jarrai gaitzazu Youtuben

Banner Informazio guztia eskura klik batean

INFORMAZIO
GUZTIA ESKURA
KLIK BATEAN

  Twitter   Facebook   YouTube

Banner Berrittu

AGENDA KULTURALA

AGENDA