Aplikazio habiaratuak
Albisteak
Baditugu “Ez naiz inoiz Dublinen egon” antzerkiaren aurrestreinaldirako sarreren zozketaren irabazleak
2022·10·31
“Ez naiz inoiz Dublinen egon” antzerkiaren aurrestreinaldia ikusgai izango da azaroaren 13an, Sarobe arte eszenikoen gunean.
- Eguna: azaroak 13
- Ordua: 19:00
- Lekua: Sarobe arte eszenikoen gunea
- Hizkuntza: euskara
- Sarrera: 5 euro
Udalak 2 sarrerako 4 sorta zozkatu ditu urriaren 30 arte izena eman zuten urnietarren artean.
Zozketa gaur goizean gauzatu da eta hauek izan dira irabazleak:
- Elixabete Etxezarreta Atxega
- Jose Ramon Ibargoien Azpillaga
- Izaro Perez de Arenaza
- Monika Zumalakarregi Alonso
Sarrerak Saroben jaso beharko dituzte
Gainerakoentzat sarrerak (5 €) salgai daude Sarobeko bulegoan.
- Astelehenetik ostiralera 9:00-13:00 eta 16:00-18:00
Online ere eros daitezke sarrerak.
Sinopsia: Ez naiz inoiz Dublinen egon, besteen bizipen eta sinesmenen onarpenari buruzko komedia garratza da. Bakoitzak gure errealitate propioa eraikitzen dugulako, baina noraino gara gai besteenak onartzeko?
Amesti familia Eguberri gaua ospatzeko bildu da, baina aurtengoa berezia da. Elena, hiru urtez ikusi ez duten alaba gaztea, Londresetik itzuli da azkenean. Baina ez dator bakarrik, Cindyrekin dator, bere neska-lagun irlandarrarekin.
Denak daude desiratzen irlandarra ezagutzeko, baina inork ez du espero Cindy pertsonai ikusezin bat izatea, familia honen oreka hankaz gora jarriko duen Elenaren fantasia bat. Atetik sartzen den momentuan, pertsona bitxi hau onartu ala ez erabaki beharko dute.
Gau zoro honetan zehar bakoitzak bere fantasia eta miseriak erakutsiko ditu, hemen ez baita inor libratzen. Eta elkar onartzeko zailtasunak izan arren, denak gauza berdinaren bila dabiltzala ikusiko dugu; bizitzen lagunduko dien ilusio baten bila.
Fitxa artistikoa
- Idazlea: Markos Goikolea
- Zuzendaria: Mireia Gabilondo
- Interpreteak: Iñigo Aranburu, Iñigo Azpitarte, Mireia Gabilondo, Aitziber Garmendia.
- Espazio eszenikoa: Fernando Bernués
- Jantzitegia: Ana Turrillas
- Argiztapena: Xabier Lozano
- Teknika: Acrónica Producciones
- Banaketa: Portal 71