Aplikazio habiaratuak
Albisteak
Atzealdea Baditugu “Esnearen kolorekoa” antzerkiaren aurrestreinaldirako sarreren zozketaren irabazleak
2023·11·06
Tanttaka Teatroaren “Esnearen kolorekoa” antzerkiaren aurrestreinaldia ikusgai izango da azaroaren 19an, Sarobe arte eszenikoen gunean.
- Eguna: azaroak 19
- Ordua: 19:00
- Lekua: Sarobe arte eszenikoen gunea
- Hizkuntza: euskara
- Sarrera: 5 euro
Udalak 2 sarrerako 4 sorta zozkatu ditu azaroaren 5 arte izena eman zuten urnietarren artean.
Zozketa gaur goizean gauzatu da eta hauek izan dira irabazleak:
- José Mª Agirre Lete
- Pilare Goenaga San Sebastian
- Jon Iraola Martinez
- Belen Gonzales Barriuso
Sarrerak Saroben jaso beharko dituzte
Gainerakoentzat sarrerak (5 €) salgai daude Sarobeko bulegoan.
- Astelehenetik ostiralera 9:00-13:00 eta 16:00-18:00
Online ere eros daitezke sarrerak.
Sinopsia: Mary, hamabost urteko gaztea, bere familiarekin 1830eko nekazal giroko Ingalaterrako baserri batean bizi da. Ilea esnearen kolorekoa du eta hanka batean arazo fisikoa zuela jaio zen. Baina, familiaren kondenatik ihes egitea lortzen du, bikarioaren emaztea zaintzeko neskame gisa lan egitera bidaltzen dutenean. Orduan izango du irakurtzen eta idazten ikasteko aukera. Liburuetan «marra beltz pila bat besterik ez» ikusteari utziko dio. Itzalen mundua uzten duen heinean, argiak are itsugarriagoak izan daitezkeela ohartuko da, eta horregatik, Maryri bere istorioa kontatzeko ahalmena baino ez zaio geratuko.
Leyshonek, edertasun tragiko batez, mikrokosmos ikaragarri bat irudikatu du, pertsonaia bereziz betea; hori guztia, urtaroen eta baserriko lanen konpasean isurtzen den ingurune bukoliko batez inguratua, eta Maryren ahaleginari esker, inozentzia urragarriz bizia hartuko du, hartutako patuari buruzko testigantza idatzi bat utziz uko egiteko aukerarik gabe.
Fitxa artistikoa
- Egilea: Nell Leyshon
- Zuzendaritza: Fernando Bernues
- Itzulpena: Mariano Peyrou
- Antzezleak: Joseba Apaolaza, Miren Arrieta, Mieia Gabilondo, Aitziber Garmendia, Jon Olivares eta Jose Ramon Soroiz.
- Eszenografia: Fernando Bernues
- Jantziak: Ikerne Gimenez
- Argiztapen Diseinua: David Bernues
- Teknika: Acrónica Producciones
- Banaketa: Portal 71