Edukira joan

Urnietako udalaren logotipoa

Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Habiaratutako portletak
Albisteak
Atzealdea

Baditugu “Erik eta Win” ikuskizunerako sarreren zozketaren irabazleak

.

2021·12·09


“Erik eta Win” ikuskizuna eskainiko da abenduaren 19an Sarobe arte eszenikoen gunean.

  • Eguna: abenduak 19
  • Ordua: 19:00
  • Lekua: Sarobe arte eszenikoen gunea
  • Hizkuntza: euskara
  • Sarrera: 5 euro

Udalak 2 sarrerako 4 sorta zozkatu ditu abenduaren 5 arte izena eman zuten urnietarren artean.

Zozketa gaur goizean gauzatu da eta hauek izan dira irabazleak:

  • Gurutze Goenaga San Sebastian
  • Jon Martin Larrea
  • Marijo Aiertza Lete
  • Beatriz Urresti Azpiroz

Sarrerak Saroben jaso beharko dituzte

Gainerakoentzat sarrerak (5 €) salgai daude Sarobeko bulegoan.

  • Astelehenetik ostiralera 9:00-13:00 eta 16:00-18:00

Online ere eros daitezke sarrerak.

EROSI SARRERAK ONLINE

Sinopsia: Hainbat diziplina artistiko lantzen dira lan honetan, hala nola, bertsoa, antzerkia, poesia, musika... Unai Muñoa eta Ander Lizarralde bertsolariek euren baitako egiak eta esperientziak kontatuko dituzte, eta hain unibertsala den gai bat aztertuko dute: harremanak. Doinu berriak plazaratuko dituzte, bai eta kantu proposamen berriak ere. Hori guztia umorez zipriztinduta, eta Imanol Kamioren piano eta eskusoinuaren eta Aitor Atxegaren baxu zein gitarraren doinuek lagunduta.

Bertsolariak: Unai Muñoa eta Ander Lizarralde.

Musikariak: Aitor Atxega eta Imanol Kamio.


Banner-a
Web edukia bistaratu

Jarrai gaitzazu Youtuben

Web edukia bistaratu

INFORMAZIO
GUZTIA ESKURA
KLIK BATEAN

  Twitter   Facebook   YouTube

Web edukia bistaratu
AGENDA KULTURALA

AGENDA

Web edukia bistaratu

Covid-19 Urnietan

Legenda
  Azken 14 egunetako kasuak 100.000 biztanleko
400 kasu edo gehiago
300 eta 399 kasu artean
60 eta 299 kasu artean
60 kasu edo gutxiago
Eraginik gabe edo 5.000 biztanle baino gutxiago udalerrian
 

 

*Datuen jatorria: OpenData Euskadi

**14 eguneko tasa 100.000 biztanleko. Tasak kalkulatzeko EUSTATen Biztanleen Udal-Erroldaren Estatistikan 2020ko urtarrilaren 1erako argitaratutako biztanleria hartzen da.