Aplikazio habiaratuak
Albisteak
Atzealdea Baditugu Beñat Urretabizkaiaren “Pop” dantza ikuskizunerako sarreren zozketaren irabaleak
2021·02·26
Beñat Urretabizkaiak “Pop” dantza ikuskizuna eskainiko du Sarobe arte eszenikoen gunean. Urretabizkaia Beasainen jaio zen 1989an, eta arte-ikasketak Madrilgo zinema-eskolan hasi zituen 2008an. Dantza garaikidea ikasten hasi zen Madrid 47 akademian eta Carmen Roche akademian. Madrilgo Mariemma Dantza Kontserbatorioan sartu zen, atal garaikidean, eta 2012. urtera arte bertan ikasi zuen. Azucena Alonsoren “3 deseos”antzezlanean parte hartu zuen , Madrilgo Arenal antzokian.
2012ko irailean Dantzaz Konpainian sartu zen, eta bi urte egin zituen bertan. 2014ko uztailean Cia.Cielo RasO-ko kidetzan, errepertorioko ikuskizunetan eta “Pereza”, “Bruto” eta “Tormenta” ekoizpen berrietan parte hartu zuen. 2015ean, Sharon Fridman konpainiako kide izanik “Hasta Donde...?” eta “caida libre” piezak interpretatu zituen, eta “All Ways” eta “Tact” sorkuntzatan parte hartu zuen. 2018tik aurrera Dantzaz konpainiarekin eta Myriam Perez Cazabonekin proiektu puntualetan parte hartu zuen. 2021etik Myriam Pérez Cazabonen “Hiru(3)” proiektuaren parte da eta bere lehen lan koregoafikoa aurkeztuko du bakarka“PoP”
- Eguna: martxoak 6
- Ordua: 19:00
- Lekua: Sarobe
- Prezioa: 5 euro
Udalak 2 sarrerako 4 sorta zozkatu ditu otsailaren 25 arte izena eman zuten urnietarren artean.
Zozketa gaur goizean gauzatu da eta hauek izan dira irabazleak:
- Kontxi Lertxundi Artola
- Mirari Mugica
- Laura Monteiro
- Asier Caso Erice
Sarrerak Saroben jaso beharko dituzte
Gainerakoentzat sarrerak (5 €) salgai dira Sarobeko bulegoan. Online ere eros daitezke.
Sinopsia:
Odoletik azalera
Hazi baten ernamuina
Fantasia errealitate bailitza
Argitasunetik iluntasunera ezerezeraino.
Fitxa artistikoa:
Interprete eta sortzaile: Beñat Urretabizkaia
Argiztapenaren diseinua: Cristina Libertad Bolivar
Iraupena: 30 minutu
Jantziak: Mael Munuera / Edorta Mutiloa
Musika: mix