Aplikazio habiaratuak
Albisteak
Atzealdea Baditugu “Baginaren bakarrizketak” antzerkirako sarreren zozketaren irabazleak
2023·08·01
“Baginaren bakarrizketak” antzerkia ikusgai izango da abuztuaren 13an, Sarobe arte eszenikoen gunean.
- Eguna: abuztuak 13
- Ordua: 19:00
- Lekua: Sarobe arte eszenikoen gunea
- Hizkuntza: euskara
- Sarrera: 5 euro
Udalak 2 sarrerako 4 sorta zozkatu ditu uztailaren 30 arte izena eman zuten urnietarren artean.
Zozketa gaur goizean gauzatu da eta hauek izan dira irabazleak:
- Jose Ramon Ibargoien Azpillaga
- Maipi Iraola Urdangarin
- Rosa Elosegi
- Joaquina Bes Ezpes
Sarrerak Saroben jaso beharko dituzte
Gainerakoentzat sarrerak (5 €) salgai daude Sarobeko bulegoan.
- Astelehenetik ostiralera 9:00-14:00
Online ere eros daitezke sarrerak.
Sinopsia: “Baginaren bakarrizketak”, elkarrizketa batzuen emaitza da. Horretarako adin, arraza, maila kultural eta sozial ezberdinetatik datozen 2000 emakumeei egin zieten elkarrizketa. Emakumeak euren Sexualitatearekiko sentitu eta sentitzen dituzten erru eta lotsa sentipenetatik libre azalduko dira.
“Baginaren bakarrizketak” gehien antzeztu den testu garaikideetako bat da, eztabaida piztu, moldeak apurtu, dinamika sortu, eta lotsarik gabe, argi eta garbi azaltzen du emakumeen sexualitatea.
Umorea, samurtasuna eta tarteka, izua adieraziz, hiru aktoreek ematen diete ahotsa sare honetako emakume protagonistei, eta beraiek bezala, barrearen ondoan poesia eta probokazioa jartzen dute.
Fitxa artistikoa
- Egilea: Eve Ensler
- Itzulpena: Inma Infiesta
- Zuzendaria: Begoña Bilbao
- Zuzendari laguntzailea: Martin Agirre
- Aktoreak: Ainhoa Etxebarria, Itziar Urretabizkaia, Intza Alkain
- Eszenografia: La Revoltosa
- Jantziak eta atrezzoa: Josune Arregi
- Argiztapena: Julen Zabala
- Teknikaria: Alfredo Medina
- Argazkiak: Manix Diaz
- Kartela: Asier Sancho
- Inprimategia: Online Printers
- Ekoizle burua: Xabier Agirre
- Ekoizpena eta banaketa: Txalo Produkzioak


