Aplikazio habiaratuak
Albisteak
2021·01·18
Tanttaka teatroak “Ameriketako bidaia” antzerkia eskainiko du Sarobe arte eszenikoen gunean.
- Eguna: urtarrilak 27
- Ordua: 19:00
- Lekua: Sarobe
- Hizkuntza: euskara
- Prezioa: 5 euro
Udalak 2 sarrerako 4 sorta zozkatu ditu urtarrilaren 17 arte izena eman zuten urnietarren artean.
Zozketa gaur goizean gauzatu da eta hauek izan dira irabazleak:
- Aritz Manterola Aranburu
- Maria Muro Vaquero
- Paula Lopez Pereira
- Miren Lizaso Miner
Sarrerak Saroben jaso beharko dituzte
Gainerakoentzat sarrerak (5 €) salgai dira Sarobeko bulegoan. Online ere eros daitezke.
Sinopsia: Bi nerabe euskaldun, Jone eta Maria, Estatu Batuetara etorri dira ikasturte osorako. Oso desberdinak dira, eta ez dira konpontzen. Jonek "amerikarren bizimodua"-ri buruzko iritzi ona dauka. Mariak yankiekiko aurreritzi asko ditu. Aireportuan daudelarik, Jone-ri bere ekipaia eta dokumentazioa lapurtuko diote. Poliziak latino inmigrante ilegaltzat jo eta atxilotuko dute.Hizkuntza arazoak eta aurreritzi razialak direla eta, egoera kafkiano bat jasango du. Astebete dramatiko bat pasa ostean, Mexikoko mugara deportatua izan baino lehenago askatuko dute. Jonek hainbeste miresten zuen Amerika horren alde iluna ezagutuko du. Maria, aldiz, adiskidetuko da orain arte gutxiesten zuen gizarte horrekin, jende solidarioa ezagutuko baitu.
Jonek eta Mariak kurtso osoa pasako dute Estatu Batuetan. Gaur da etxera bueltatzeko eguna. Hasierako aireportu berean elkartu dira. Orain urte bete elkarri destainaz begiratzen zieten arren, orain badakite betirako adiskideak izango direla.
Miren Arrieta eta Nerea Mazo dira Patxo Telleriaren lan honen protagonista Mireia Gabilondoren zuzendaritzapean.