Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Urnietako udalaren logotipoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Barruko horrien irudia

Aplikazio habiaratuak

Albisteak

Baditugu “Amak” musika taldearen kontzerturako sarreren zozketaren irabazleak

.

2021·06·04


“Amak” musika taldearen kontzertua ikusteko aukera izango da ekainaren 12an Sarobe arte eszenikoen gunean.

  • Eguna: ekainak 12
  • Ordua: 19:00
  • Lekua: Sarobe arte eszenikoen gunea
  • Hizkuntza: euskara
  • Sarrera: 5 euro

Udalak 2 sarrerako 4 sorta zozkatu ditu ekainaren 3 arte izena eman zuten urnietarren artean.

Zozketa gaur goizean gauzatu da eta hauek izan dira irabazleak:

  • Nagore Arregi Etxeberria
  • Irati Nogales Arraiza
  • Jon Iraola Martinez
  • Leonidas Monteiro

Sarrerak Saroben jaso beharko dituzte

Sinopsia: Amak amak dira eta lau. Lau trikiti edo lau pandero eta lau ahots. Lau izenen lehen letrarekin osatutako taldea eta, gainera, lauak amak dira. Amak ikuskizun biribila eskainiko duen taldea da: Alaitz Telletxea (Alaitz eta Maider), Maixa Lizarribar (Maixa ta Ixiar), Amaia Oreja (M-n Ezten) eta Kristina Solano (M-n Ezten). Euskal Herriko folk musikaren ertzak betiko moldeetatik atera eta proposamena gorpuztu nahi dute plaza arruntetatik kanpo. Ikuskizuna bitxia eskainiko digute trikiti, pandero eta ahotsen hamaika bariazio edo konbinazioekin, eta horrela lortuko dute kantuei formula berriak lantzea. Iparraldeko kantaerako ohituraren ikuspegiari gehituko dizkiete une berean astindutako lau trikiti eta lortuko den musika koloreak ikuslearen gozamena ekarriko du areto edo aulkiz betetako plazetan. Jaia bai baina agertokiari erreparatuta. Sentimendu handiko kantuekin eraikiko dute entzulearen arreta. Amak taldea ezohikoa da. Euskal Herria irudikatzeko aukerak eskainiko dituzte 50 minutuko errepertorioarekin. Kantu propioak, datozen jatorrizko taldeen kantuen bertsioak eta pot-pourriak osatuko dituzte, eta abesti klasiko batzuen moldaketak. Proposamen atsegin bat landuko du Amak taldeak eta dotorea, bai horixe.

Banner-a

Youtube osoko bilkura

Jarrai gaitzazu Youtuben

Banner Informazio guztia eskura klik batean

INFORMAZIO
GUZTIA ESKURA
KLIK BATEAN

  Twitter   Facebook   YouTube

Banner Berrittu

AGENDA KULTURALA

AGENDA